Subjuntibera

Ariketak

SUBJUNTIBERAREN ERABILERA NAGUSIAK:

  • Helburua, zertarako: subj+N

    • Denok zerbait egin behar dugu arazoa konpontzeko / konpon dezaguN
  • Zehar-agindua, zer: subj+LA

    • Esan dizut etortzeko / etor zaitezeLA
  • Agindua, exhortazioa: 1. pertsona+N, 3. pertsona +LA (edo agintera)

    • Azter dezaguN gaia / GatozeN harira
    • Azter dezaLA berak / DatorreLA lehenbailehen /Etor dadiLA lehenbailehen
    • Azter BEZA berak / BETOR lehenbailehen / Etor BEDI lehenbailehen
  • Nominalizazioak, subjektu desberdina denean: gehienetan -N

    • Hobe da lana buka dezazuN
    • Saiatu naiz hori ulertzen (nik) / Saiatu naiz hori uler dezazuen (zuek)
  • Beste erabilera batzuk (ez oso maiz):

    • Etor BAdadi, benetan poztuko gaitu
    • Etor dadiNEAN, abisatu mesedez
  • Aditzaren aldetik, AHALERA bezala baina -KE gabe:


INDIKATIBOA
aldaketa
AHALERA
NOR
joan naiz
joan nintzen
irregularra da, hobe ikastea
joan NADILA eskatu dit
Berarekin joan NENDIN diru asko eskaini zidan
NOR-NORK
eraman zaitut
eraman zintudan
-U-ren ordez -ZA-
Autoa ekarri dut lehenbailehen eraman zaitZAdan
Eraman zintZAdaLA eskatu zenidan orduan
NOR-NORI-NORK
eman dizkit
eman zizkidan
-I-ren ordez -IEZA-
Bere etxera joango naiz liburuak eman diEZAzkidan
Bere etxera joan nintzen liburuak eman zIEZAzkidan




NOR-NORI
erori zaizkit
erori zitzaizkidan
etorri zatzaizkit
etorri zintzaizkidan
ZAI-ren ordez, DAKI-
ZITZAI-ren ordez, ZEKI-
Orokorrean, TZAI-ren ordez -KI-
(aldaketa fonetikoren bat egin behar izaten da:
zinkizki -> zEnkizki-)
Ongi eutsiko diet eror ez DAKIzkiDAN
Ongi eutsi nien eror ez ZEKIzkidan
Etor zaKIzkidan zer egin behar dut?
Etor ZENKIzkidan zer egin behar nuen?

BERRIDAZKETAK:
  1. Nirekin ez aspertzeko, hementxe emango dut amaitutzat idazlantxo hau.
  2. Esaiozu Karmeleri ere ekartzeko neuri J. M. Irigoienen liburua! (ekar)
  3. "Ogi zatitxo bat eman iezadazu". Hori erregutu zidan eskaleak. (eman)
  4. Egun bateko epea eman nion Karmeleri lagunei egia aitortzeko. (aitor)
  5. Zeuen karguak zuzendaritzaren esku uzteko agindu zitzaizuen azken bileran (...la)
  6. Gaizki egin badu, ordaindu besterik ez dauka! (_________ordain ___!)
  7. Ea Parker Lewis abentura berriekin etortzen zaigun. Hala izan dadila! (Etor _______!)
  8. Xabierri gu eskolatik etxera bere kotxean ekartzeko eskatu diogu. (ekar)
  9. Ez beza orain damu faltsurik ager, ez baitio batere mesederik egingo. (____...la ________ ______ kalterako ___________)
  10. Ordurako etortzeko erregutu genien. (...la)
  11. Berehala joateko agindu zidaten. (...la)

 Erantzunak jaitsi.