Nominalizazioak

Ariketak

OROKORRAK
Adibideak
BEREZIAK
Adibideak
Edozein aditz deklina daiteke:
-t(z)e... /izan...
-Pozten naiz zu ezaguTZEAZ
-Pozten nau zu ezaguTZEAK
-Damu dut gezurra esan IZANA
-Bera joan IZANAREKIN ados nago
Aditz batzuek nominalizazio jakina dute finko
-saiatu naiz hori ulerTZEN
-lan hori egiTEKO prest nago
-gonbidatu naute zerbait harTZERA
-beraiekin joaTERA behartu naute
-Baliteke egia izaTEA

KONTUZ:
-TZEAGATIK/
-TZEARREN
-AGATIK/ ARREN
-Izeba ikusTEAGATIK /ikusTEARREN joango naiz Bartzelonara
-Berandu iritsiAGATIK garaiz bukatu dut (iritsi ARREN)
UTZI
MEREZI
AHAZTU
NAHI
ZAILA/ERRAZA
-Utzi diot sarTZEN
-Utzi dut telebista ikusTEN
-Utzi diot erreTZEARI
-Merezi du joaTEA
-Ahaztu zait joaTEA
-Ahaztu zait bizikletan ibilTZEN
-Zurekin joan nahi dut
-Nahi dut zu joaTEA
-Zaila da lan horiek egiTEA
-Lan horiek zailak dira egiTEN
-TZEAREN/
-TZEKO
Batzuetan finko badaude ere, biak posible direnean:
-Lan hori harTZEKO arrazoia dirua izango da (oraindik ez du hartu)
-Lan hori harTZEAREN arrazoia dirua izan da (hartu du)
IRITZI
-Ongi deritzot hara joaTEARI
-Ongi iritziko nioke hara joaTEARI
-Neuk behintzat, bidezko(a) deritzot berari emaTEARI

  1. Gaueko ordu horietan taxi barnean zenbait kaletan ibili beharrak beldurra ematen dit (Beldurra diot )
  2. Arazoak begibistan izan eta begiak ixten dituena zoroa da (Zorakeria )
  3. Jendea zutik eta txaloka jarri zuen atzo entzun genuen kontzertuak ( .....rainokoa )
  4. Beharbada, norberaren handinahikeria izango da gure gaur egungo egonezinaren sortzailea (Baliteke ________________ sortzea ___________)
  5. Hainbeste egunez zure berri izan gabe, larritu egin nintzen (ninduen.)
  6. Haurtzaroan inongo mugarik ez nion ipini eta horixe da kezkatzen nauena oraingo bere ibilerak ikusita ( izanak )
  7. Orain ez daukagu behar adina baliabide enpresa hedatzeko. Urte batzuk beharko ditugu horretarako (Urte batzuk __________________ izateko.)
  8. Ordain dezakezun diru-mailegua eskatu behar duzu, ez gehiago (Ez da komeni )
  9. Bai lanerako prestutasunak, bai gaiari buruz erakutsi duen interesak harritu egin naute ( ___ izan dira harrituta ____ )
  10. Saioko partehartzaileen pribatutasuna ez zen errespetatzen eta horrek kalte handia egin ahal zigun (...tzeak )
  11. Baina oroz gain altxorra galtzeagatik jota geldituko zen (izanak)
  12. Goizeko ordu txikietan ez zen bere arrastorik etxean; horrek sortu zituen gugan kezka eta ezinegona. ( ...k)
  13. Guztion ahaleginak bilduta ere, kostako zaigu euskaldunoi geure hizkuntza eta kultura aurrera ateratzea (lanak izan...)
  14. Egunsentia zenbait egunetan zoragarria izaten da; ez da ikusi gabe uztekoa (...nez, merezi ______)
  15. Oso klima nahasia badugu ere, gure metereologoek ez dute ia inoiz huts egiten iragarpenak egiterakoan. (zaila)

Erantzunak jaitsi.