Moduzkoak

Ariketak

  • Egitura jakin batzuen arteko bereizketak:

BEZALA/BEZALAKO/BEZALAKOA(K)

 

Film hau aurreko egunekoa bezalakoa izan da
Film hau aurreko egunekoa bezala egin dute/eman dute...
Aurreko egunekoa bezalako filma ikusi dugu

-N BEZALA/-NA BEZALA

 

Alkandora hau pentsatu (nuen) bezalakoa da (alkandora bakarra dago)
Alkandora hau aurreko egunean ikusi nuena bezalakoa da (bi alkandora alderatzen ari dira)
Jonen autoa zuk esan duzun bezala pintatu dute (auto bakarra)
Jonen autoa zuk esan duzuna bezala pintatu dute (beste auto batekin alderatzen ari dira)

-N MODUKOA/-NAREN MODUKOA

 

Nobela hau kontatu didazun modukoa da (nobela bakarra dago)
Nobela hau kontatu didazunaren modukoa da (beste nobela bat dago)

BEZALA/LEGEZ

 

Oso parekoak dira, baina kasu hauetan:
Beti bezala / Betiko legez
Esan bezala / esandako legez

MODUAN/ANTZERA

 

Oso parekoak dira, baina MODUANekin -TAKO eta -TZEKO erabil daiteke eta ANTZERArekin ez
Zure modukoa da / zure antzekoa da
Zuk esandako moduan egin du / Zuk esandakoaren antzera egin du
Zuk erabiltzeko modukoa da / -

ANTZERA/ANTZEAN

 

Gaixoen antzera portatzen ari da (baina ez dago gaixo)
Gaixo antzean ikusi dut gaur (gaixo dagoen inpresioa hartu dut)

-NEZ / -LA(RIK)

 

Nik dakidanez, etorriko da (hori entzun dut, hori esan dit)
Nik dakidala, etorriko da (susmatzen dut, irudipen hori dut)

-N HEINEAN /-N NEURRIAN / AHALA

 

Patatak frijitzen ditugun neurrian/heinean jaten ditugu
Patatak frijitu ahala jaten ditugu

-TZEN /-Z / -TA_-RIK/-LA(RIK)

 

Asko idatziZ ikasten da idazTEN (-Z nola?, -TZEN zertan?)
Agur esaneZ joan da (aldi berean esan eta joan, edo agur hainbatetan esan du)
Agur esanDA joan da (agur esan eta joan da)
Etxean nengoeLA(RIK), lapurrak sartu zitzaizkidan
Zer egin ez dakidaLA nabil
Txiki nintzela, euria eginda ere hondartzara joaten nintzen udan

BERRIDAZKETAK:

  1. Tximista kiskalgarria alboan erori zitzaiola zirudien. Horrelaxe hartu zuen berria Joxek. (ba...)
  2. Zabaleta baserritik urruntzen zen neurrian bizimodu nagiagoa izaten zuen gure gazteak. (Zenbat )
  3. Lotsaren lotsaz, esan behar nuena jakin gabe inguratu nintzen lagunengana. ( ___ nekiela ____ lagunei.)
  4. Mikel aberatsa balitz bezala agertzen da lagunen aurrean. ( aberatsarena )
  5. Gorputzaldiaren araberakoa zen aitonaren umorea azken hilabeteetan. (Nolako )
  6. Sendagileak bere burua zaintzeko esan zionetik ez daki zer jan, ezta zer edan ere. Horrelaxe dabil. ( dakiela )
  7. Rugbyan indarra da ezaugarri nagusia; beste zenbait kiroletan, berriz, ez. ( ez bezala )
  8. Diotenez, eskubiaz bezala ematen dio baloiari ezkerraz ere ( ____ bezain ___ omen ___)
  9. Aldi batean egon zen zain, baina laguna ageri ez zenez, luze iritzita, hoska hasi zen batetik bestera ibiliaz. (...ela.)
  10. Saia zaitezte ahal bezain ondo egiten (ahalik eta)
  11. Haserre zegoela zirudien. Horrelaxe hartu ninduen etxean. ( antzean )
  12. Emaztea hil zitzaionetik zer egin jakin gabe ematen ditu egunak. ( ...ela )
  13. Oheratu egin da gibelandi hori; badirudi berari ez zaiola ezer gertatu. ( bezala.)

Erantzunak jaitsi.