Laburtzapenak

Azpidazkitik hartua 

Laburtzapenak lau adarretan sailka genitzake:

Siglak


Hainbat hitzen lehenengo hizkiak erabiliz sortutako izena da. Honelako hitzak sortzeko orduan, kontuan izan behar dugu erraz irakurtzeko modukoak izan behar dutela.

Idazkera: letra larriz eta jarraian, hots, hizkien artean ez da punturik jarri behar.

Deklinatu: hitz sortu berria ahoskatzen dugunaren arabera idatziko ditugu deklinabidearen atzizkiak.

AEDko (a-e-de-ko)
eta ez *AEDeko (Arrasate Euskaldundu Dezagun-eko)

Siglen bidez sortutako hitzak bereziak ala arruntak izan daitezke. Bereziak direnean artikulurik gabe deklinatuko ditugu (leku-izenen antzera); izen arruntak direnean, berriz, artikulu eta guzti.

Izen bereziak: EHUko arduradunak, EKEren eskutik...
Izen arruntak: ADNaren inguruko azken ikerketak, CDaren erabilera...

Deklinabide-atzizkiaren idazkera:

  • Izen berezietan jarraian eta letra xehez idatziko dugu: EHUko... Hala ere, kasu batzuetan marratxoaz idatzi beharko ditugu:

    1. Siglaren azken hizkia eta atzizkiaren lehena hizki bera dugunean

    AEK-ko
    BBK-ko

    1. Baita siglaren azken hizkia r eta atzizkiaren lehena bokala dugunean ere.

    KOR-i
    DATAR-i

    2. Letra larriz idatzita doanean, izenburuetan esaterako.

    UEU-KO ANTOLAKUNTZAREN TXOSTEN

  • Izen arruntetan, arau zehatzik ez egon arren, jarraian eta letra xehez idatziko ditugu

    NANa
    ADNa

Ikurrak



Batez ere zientzia- eta teknika-alorrean erabiltzen ditugu. Gauza, nolakotasun, prozesu, kantitate, unitate eta abarren laburtzapena da.

Letrak, zeinu grafikoak edota zenbakiak ditu osagai.

m (metro), cm2 (zentimetro koadro), (euro)

Punturik gabe idazten da, eta azpian dagoen hitza bezalaxe deklinatzen da.

kg-ko (kilogramoko), As-ak (artsenikoak)

Ikurraren eta deklinabide-atzizkiaren artean marratxoa jartzen da.


Laburdurak




Hitz baten edo hitz-multzo baten ordezkoa da. Laburdurak esaldiko edozein elementuren lekua har dezake: aditzarena (ikus: ik.), izenarena (telefono: tf., zenbaki: zenb.), adjektiboarena (luzera: luz., zabalera: zab.).

Siglak eta ikurrak ez bezala, laburdura puntuz idazten da beti. Deklinabide-atzizkia ahoskeraren araberakoa da, eta marratxorik nahiz tarterik gabe idazten da.

Argibideetarako, deitu hurrengo tf.ra

Inizialak




Norbaiten izen-abizenetako lehen letrak dira. Letra larriz, puntuak jarrita eta espaziorik gabe idazten dira. Adibidea: J.M. Barandiaran.

Deklinabide-atzizkia inizialaren ahoskeraren arabera jartzen da: M.K.rekin, J.I.rengana...


Laburpen-taula



 

Marratxoarekin

Marratxorik gabe

SIGLAK

Izen bereziak

 

EHUko, EUTGko,EKEren...

AEK-ko

 

KOR-i

UEU-KO ANTOLAKUNTZA

Izen arruntak

 

NANa, CDa, ADNa...

IKURRA

kg-ko (punturik gabe)

 

LABURDURAK

 

tf.ra (puntuarekin)

INIZIALAK

 

J.M. Barandiaran

(puntuarekin, tarterik utzi gabe)