Koordinatuak

Ariketak

EGITURAK
OHARRAK
ADIBIDEAK
EZ EZIK


Ad.+EZIK


IZAN EZIK
EZ BESTE
SALBU
normalean + ERE


EZIK = EZEAN


salbuespena adierazten dute
- Lagunekin EZ EZIK, gurasoekin ere joaten da oporretan
- Lana bukatu EZIK/EZEAN ez gara hemendik aterako
- Nik IZAN EZIK denek egin zuten
- Ni(k) EZ BESTE guztiek egin zuten
- Nik SALBU, denek egin zuten
ERE
BAITA...ERE
ETA... ERE BAI
HALABER, -TZEAZ GAIN, GAINERA, ERA BEREAN, OROBAT, BEREBAT...
ERE soila esaldi osoan txertatzen da
BAITA... ERE/ ETA...ERE BAI aditz laguntzailearen elipsia egiten denean
Hobe da lokailuren bat erabiltzea EREren kokapena nahasia bada
- Lagunekin joaten da oporretan eta gurasoekin ERE gustatzen zaio bidaiatzea
- Lagunekin joaten da oporretan, BAITA gurasoekin ERE
- Lagunekin joaten da oporretan, ETA gurasoekin ERE BAI
- Halaber, esango nuke gero eta gazte gehiagok hautatzen dutela Lanbide Heziketa
BESTERIK
BESTE...-RIK
BAINO
BAIZIK
ezezkako esaldietan erabiltzen dira
- Zu ikusi BESTERIK ez nuen nahi
- Zinemara joan BESTE ikuskizunIK ez nuen nahi
- Zu BAINO ez zaude zerrendan
- Zu BAIZIK ez zaude zerrendan
- Ez du lagunekin egin, gurasoekin BAIZIK/ BAINO

BERRIDAZKETAK:
  1. Eztabaidetan nahiz solasaldi gozoetan beti ere apaltasuna adierazten zuen (baita)
  2. Garai bateko idazleek elaberri mardulak idatzi ohi zituzten; baita oraingo zenbaitek ere (ezik)
  3. Telebista kate honetan lelokeriak entzun daitezke eta besteetan ere bai (ez ezik)
  4. Aurten adiskideek ez didate oparirik ekarri; nahigabeak ekarri dizkidate ( ...nak ____ baino.)
  5. Domingok bi pentsakizun bakarrik zituen buruan: dirua eta apostuak. ( ez zituen )
  6. Ez ziren hamarrera iritsiko une hartan tabernan zeuden bezeroak. (baino)
  7. Gure txirrindulari ezagunak ez ziren tropelaren aurrean tinko eta erne ibili, atzean eta erdi lotan baizik. (beharrean)
  8. Gizonezkoak ez ziren egurretara joaten eta ez zituzten mendiko belardiak segatzen. ( ___ gain, uko ______)
  9. Horixe bakarrik behar genuen gure ametsak betiko galtzeko! (Besterik _______ gal _____!)
  10. Nahikoa zuen eskutitzak irakurtzea amaren estuasuna eta nahigabea somatzeko (besterik)
  11. Amore ematen ez baduzu, hemendik ez bada handik izorratuko zaitu hurrengoan. (___ ezean ____ nahiz _____)
  12. Irribarrea zabaldu zitzaion eta baita begiak bizi-bizi jarri ere; ideia dibertigarriren bat bururatu zitzaiola ematen zuen. (___ ez ezik _________________ bezala.)
  13. Guk egindakoaren ondoren, afaritxo bat baino ez bada ere, ordain bezate. (______bederen _________...la.)
  14. Berak, eta berak bakarrik gainera, erabaki behar duen zerbait da hori. (baino)
  15. Ainhoa da dirua jartzeko falta den bakarra (izan ezik)
  16. Museo horretan umeek hainbat gauza ikusten dute, eta ikasi ere bai. (gain)
  17. Behar zuenean ez nion lagundu. Horixe da nire pena bakarra. (beste)

Erantzunak jaitsi.