Konpletiboa, ustea

Ariketak

EGITURAK
OHARRAK
ADIBIDEAK
-LA
-NIK
-N
-NIK bakarrik aditz nagusia ezezka badago eta menpeko perpausak zalantza edo egia ez dela adierazteko (JAKIN, SUSMATU, GOGORATU eta AHAZTU aditzek ez dute inoiz hartzen -NIK)
- LA ala -NIK hautatu garbi ez badago, -LA hautatu
-N partikulak ere zalantza adierazten du
- Ez du esan berak egingo dueLA (berak egingo du baina ez du esan)
- Ez du esan berak egingo dueNIK (ez dakigu egingo duen ala ez)

- Ez da egia berak esan dueLA
- Ez du ukatu berak esan dueLA
- Ez dakit berak esan dueN
-LA/-NA
Aditz nagusiak ziurtasun osoa adierazten badu, -LAren ordez -NA ere erabil daiteke
- Ez dago zalantzarik berak egin dueLA
- Ez dago zalantzarik berak egin dueNA
-LAKOAN
-LAKOAN EGON
ustea adierazteko
- Izugarrizko kolpea eman zion lapurra zeLAKOAN (zeLA PENTSATUZ)
- Garaiz bukatuko duguLAKOAN nago
-LAKO + IZENA
-N + IZENA
-LAKOA/ARI/AREN...
-LA partikularen ondoren aditzaren ordez izena badator
- Deklinatzeko, -LAKO erabili
- Garaiz bukatuko duguN ustea dut/duguLAKO ustea dut
- Garaiz bukatuko duguLAKOAK itxaropena piztu du taldean
OMEN
EI
BIDE
OMEN=EI=entzun dut, esaten da
BIDE=badirudi
Eguraldi ona egingo OMEN du / Entzun dut eguraldi ona egingo duela
- Eguraldi ona egingo BIDE du/ Iruditzen zait eguraldi ona egingo duela

BERRIDAZKETAK:
  1. Bizimodu berria aurkitzeko asmotan hartu omen zuen Ameriketarako bidea. (...lakoan)
  2. Gure umeek, musikarako joera izanda ere, ez lituzkete utzi beharko beste lanak. Ni, behintzat, horretan nago ( ___ ba... _____ ez dut uste ____)
  3. Lapurra zela pentsatu zuen. Izugarrizko makilkada eman zion. (...lakoan.)
  4. Ez zenekiten? Patxi apaiz egitekotan dabil! ( ala?)
  5. Hurrengo urteak oso euri gutxikoak izango direla diote jakitunek (omen)
  6. Azken bolada honetan, uste hau jabetu da ikertzaileen artean: gizakia barazkijalea zen hasieran ( ___ ustea ______ honetan.)
  7. Mundu honetan jende gogorrak egiten du aurrera; uste hori izan zuen gaztetan eta zahartzaroan. ( ____ ustea _______ baita _______)
  8. Musika-kaxa hartan herri-kanta alemaniar bat zegoen, nonbait. (Badirudi )
  9. Aitak esan zien berari tokatu zitzaiola eta berak zeukala joan beharra, bestela sugea haserretu egingo zela. ( ____ zienez, ______ baitzen.)
  10. Diotenez, akerraren pertsonifikazioa da Matxin izena. (omen)
  11. Istripuan bi lagun hil omen dira. ( berria zabaldu da.)
  12. Enparantza, kale eta tabernak ez dira jendez leporaino egongo, antza. (Ez dirudi_____ dituenik ____)
  13. Ez daukagula biharko bukatu beharrik esan dute. ( __ omen ____ zertan ____)
  14. Badakizu derrigor egin behar duzula (...na.)
  15. Zuzendariak biharko bilera deituko bide du (...la.)
  16. Zu atzo pertsonal buruarekin hizketan aritu omen zinen (zurrumurrua zabaldu da.)
  17. Aurten etxea erosteko modua izango dugulakoan gaude (___ ahal ___ ustea ____)

Erantzunak jaitsi.