Konparatiboak

Ariketak

  • Alderaketak egiteko ez dira beti konparatiboak erabiltzen:

  • Zuk ez duzu berak duen trebetasuna
  • Bere aldean, zuk ez duzu trebetasun handirik
  • Berak zuk ez bezalako trebetasuna du
  • ...
  • Konparatiboetan, gaztelaniaz ez bezala, bereiztu egin behar da ZENBAT eta ZENBATEKO, NOLAKO:

      • Laranja asko ditut / Indar handia dut bereizten dugun bezala:
      • Zuk adina laranja ditut nik / Zuk adinako indarra dut nik
  • Batzuetan, ZENBATEKO/NOLAKO egiturak "kalitatea" edo "maila" adierazteko erabiltzen da:

      • Zuk bezalako autoa dut = marka bera, kolore bera...
      • Zuk adinako autoa dut = zurea bezain ona, zurea bezain kalitate onekoa

  • Hona hemen laburpen taula:


adj./adb.
izena (zenbat)
aditza
izena (zenbateko, nolako)
termino bakarra
Ez da HAIN azkarra
Ez da HAIN azkar etorri
Ez da HAIN auto azkarra

Ez du HAINBESTE tresna
Ez du HAINBESTE azeleratzen
Ez du HAINBESTEKO potentzia/rik
Ez du HAIN potentzia HANDIA
Ez da HAINBESTEKO autoa
berdintasuna
Zure autoa nire BEZAIN azkarra da
Zure autoa nirea BEZAIN azkar ibiltzen da
Zurea BEZAIN auto azkarra dut
Nireak ADINA tresna ditu zureak
Nireak ADINA azeleratzen du zureak
ADINA / BEZAINBAT/ BEZAINBESTE / BESTE/ HAINBAT
Zureak ADINAKO potentzia du
Zureak BEZAIN potentzia HANDIA du
Zurea ADINAKO autoa da nirea
ADINAKO / BESTEKO...
ezberdintasuna
Zure autoa azkarrAGOA da (nirea BAINO)
Zure autoa azkarrAGO dabil nirea BAINO
Zuk BAINO auto azkarrAGOA dut nik
Tresna GEHIAGO ditu nireak zureak BAINO
Zureak GUTXIAGO azeleratzen du nireak BAINO

Zureak BAINO potentzia HANDIAGOA du nireak
Zureak BAINO GEHIAGOKO potentzia du nireak

  • Bestelakoetarako, erne adibide hauei:
    • La mayoría de los estudiantes han aceptado la propuesta
      • Ikasle GEHIENEK onartu dute proposamena (eta ez: ikasleen gehiengoak)
    • Bera da gelako ikaslerik trebeena = ikasleETAN trebeena = ikasleETATIK trebeena = ikasleETARIK trebeena
    • Ez dago gelan ikaslerik bera bezain treberik = Ez dago gelan bera bezain ikasle treberik = Ez dago gelan bera baino ikasle trebeagorik

BERRIDAZKETAK:
1. Hogei urterekin zuek baino lan gogorragoak egiten genituen ( aldean )

2. Ikusgarriak benetan zuen altzari berriak; modako aldizkarietan ikusten direnak bezalakoak dira. (bezain)

3. Irakurketa hau interesgarria da, baina beste hori askoz interesgarriagoa. (adina )

4. Norberak egiteak hainbat nekatzen du alferrak noiz egingo duen zain egoteak (nekagarria)

5. Liburu kontuan, kalterik handiena zenbait txoriburuk idazten duten guztia sinestea litzateke (ez legoke)

6. Janari onak jatea adina gustatzen zaio ardo finak edatea (baino gutxiago)

7. Hamar mila pezeta gastatu edo ez gastatu, orain bezain txiro izango gara urte amaieran. (___ gorabehera _____ ez gara)

8. Hamaika urte genituenean begirada xaloa eta orain etsipenezkoa; nik hura nahiago. (Nahiago dut _______ baino.)

9. Testua luzatu egin behar zuela zioen. Orrialde haiekin ezin zela liburu bat osatu. ( ___adina ez zirenez, _____)

10. Zure gurasoak oso modernoak dira. Nireak ez dira hain modernoak. ( aldean )

11. Aitor oso trebea da. Mikel ez hain trebea. ( adinako )

12. Gizakirik zoriontsuena osasuna, maitasuna eta dirua dituena omen da. (Ez ______ baino.)

13. Emazte tristea ala alargun alaia? Nik bigarrena nahiago ( baino.)

14. Zuk kotxe handia duzu. Nik, berriz, nahiko txikia. (aldean)

15. Atzo haize zakarra zebilen. Gaur, berriz, ez. (adinako )

16. Besteek nola jaten zuten ikustea zuen amonak gogoko, ez hainbeste berak mahaian eserita jatea (gogokoago)

17. Emakume hori aberatsetan aberatsena da. (Ez _______ baino _____)

18. Berak uste baino makalago dabil ebakuntzaren ondoren (bezain)

19. Bi etxe erosi dituela? Horrenbeste diru irabazten al du, ba? (erosteko)

            

Erantzunak jaitsi.