Kausa, kontzesioa, ondoriozkoak

Ariketak

1. KAUSA

EGITURA
OHARRAK
ADIBIDEAK
-LAKO
-T(Z)EAGATIK

-T(Z)EARREN
Galdegai izan daitezke (zergatik
-tzearren helburuzkoa ere izan daiteke
galderaren erantzuna)
Ikusi nahi zaitudalako etorri naiz
Zu ikusteagatik etorri naiz
Zu ikustearren etorri naiz
-LA ETA/MEDIO/BIDE...
-NEZ (GERO)
Normalean esaldiaren lehen partean doaz

-LA ETA egiturak aitzakia kutsua ere har dezake
Ikasi duela bide, lanpostua berak lortu du

Ez da etorriko lan handia duela eta
BAIT-
ETA
ZEREN (ETA)....BAIT-/-N
ZE....
IZAN ERE,
Normalean esaldiaren 2. partean doaz

Izan ere lokailua denez, esaldi/paragrafo hasieran ere maiz erabiltzen da
Banoa, berandu da eta
Banoa, berandu baita
Banoa, zeren (eta) oraintxe ez banoa zaila izango baitut/dudan garaiz iristea
Banoa, ze oraintxe ez banoa zaila izango dut garaiz iristea
Banoa; izan ere, oraintxe ez banoa zaila izango dut garaiz iristea

2. KONTZESIOA


EGITURAK
ADIBIDEAK
NAHIZ ETA ..... jokatu gabe/-N
..... jokatu gabe/-N ARREN (ERE)
... BA-....ERE
... -TA ERE / -RIK ERE
...-ENEAN ERE
... -AGATIK (ERE)
Nahiz eta hitzaldira joan (deN), ez du ezer ikasi
Hitzaldira joan (deN) ARREN, ez du ezer ikasi
Hitzaldira joan bada ere, ez du ezer ikasi
Hitzaldira joanda ere, ez du ezer ikasi
Hitzaldira joaten denean ere, ez du ezer ikasten
Hitzaldira joanagatik (ere), ez du ezer ikasi

3. ONDORIOZKOAK


EGITURAK
ADIBIDEAK
Hain/Hainbeste/Hainbesteko .....
.....NON ... BAIT- /-N
.....EZEN ... BAIT-/-N
...... (aditza jokatuta)
-T(Z)EAREN ONDORIOZ,
ONDORIOZ / HORI DELA ETA/ HORRENBESTEZ / BERAZ / HORTAZ / HORREN ERRUZ / HORRI ESKER / HORREGATIK...
Hain ondo egin du, non denei gustatu zaien /baitzaie
Hain ondo egin du, ezen denei gustatu zaien /baitzaie
Hain ondo egin du, denei gustatu zaie
Oso ondo egitearen ondorioz, denei gustatu zaie
Oso ondo egin du; horri esker, denei gustatu zaie


BERRIDAZKETAK:
1. Zuen pintura itsusiegia zen saria lortzeko (Hain ___________ non_________)

2. Ezin nuen agindutako lanik egin, goizean izandako istripuaren ondorioz oso urduri bainengoen (___ hain ____ non___)

3. Horrelako harrera beroa egin eta hain jaki goxoak eskainita, nola ez da, ba, etorriko zurera! (...z gero, ______ gabe.)

4. Zuek eredu eta ispilu izan behar eta lotsagarri agertzen zarete denon aurrean ( beharrean, )

5. Seme-alabak bideratu nahi nituen baina nork bere bidea hartu du gure aholkuei jaramonik egin barik ( _____...gatik_______ aintzakotzat ____)

6. EAEn ekonomia %4 haziko da; hala ere, langabezia ez da %14tik jaitsiko (Nahiz eta )

7. Haren ibilera sosegatuak sasoian aurrera zihoala salatzen bazuen ere, aurpegiko orin ugariek eta irribarre errazak gaztetzen zuten. (Nahiz eta )

8. Ezin hobeto pasatu ditut oporrak. Ondorioz, indarberrituta itzuli naiz lanera. (Hain _______ ezen_______)

9. Oso zaila da lana lortzea. Horregatik, asko eta asko etsita daude. ( ___...enez, ____ amore eman ____)

10. Har ezazu euritakoa, agian euria egingo du eta ( eginda ere.)

11. Hamaika aldiz esanagatik guk esandakoari ez zion jaramonik egin ( ________ ba... _______ aintzakotzat _____)

12. Esan zaio makina bat aldiz baina horrek berearekin jarraitzen du. Niri hala iruditzen zait, behintzat ( ___...gatik __________ zait niri.)

13. Itsasontzia uzten duen azkena kapitaina da, erantzukizuna berea delako ( _____...enez gero _______ uzten.)

14. Batzuek hau diote, besteek bestea; alabaina, sendagileek lortu dute gaixoa aurrera ateratzea (Esanak ___________ esker _________)

15. Behin eta berriro gezurretan harrapatu bazuen ere, ez zitzaion inoiz pertsona maltzurra zenik iruditu (_____...gatik, ez zuen _____)

Erantzunak jaitsi.