Irakurmena

EIBZ eta EGA 05-06 azterketak liburutik hartutako materiala

 

IRAKURMENAREN ULERMENA

AHOLKUAK 

Jarraian irakurritakoaren ulermenaren teknika hobetzeko hainbat aholku duzu, aukera anitzeko galderei aurre egiteko, hain zuzen ere. (Habenet)

  1. Fijatu ea tituluak edo izenpeak pistarik ematen dizun. Horretan oinarrituta gaia zein den jakingo duzu eta autorea edo argitaratu den komunikabidea ezagutu ezkero gai horren aurrean ze jarrera duen antzemateko moduan egongo zara.
  2. Irakurri testua gainetik. Oraingo honetan ideia orokor bat izatea baino ez zaizu interesatzen eta 1go puntuan suposatutakoak baieztatu edo ezeztatuko dituzu. Berdin da ez badituzu hitz guztiak ezagutzen, ez dituzu behar mezu orokorra ulertzeko. Ondo gainirakurtzeko eta hitz ezezagunetan ez trabatzeko trikimailua azkar irakurtzea da. Saiatu bi minututan irakurtzen.
  3. Oraingoan irakur itzazu galderak baina ez erantzunak, bestela ideiak nahasteko arriskua duzu.
  4. Fase honetan informazio zehatzaren bila zoaz. Galderak aurrean dituzula irakurri testua poliki eta galdera batekin lotutako informazioa aurrean duzunean azpimarratu. Oraintxe da erantzunak irakurtzeko ordua. Alderatu erantzunak azpimarratu duzunarekin eta aukeratu egokiena.

PRAKTIKA

EAEko EGA

Nafarroako EGA