Harridura, adierazkortasuna

Ariketak

EGITURAK ADIBIDEAK
Balorazioa:
- Adj/adb/I+adj:
  • ZEIN...-N!
  • BAI...-LA!
-Izena:
  • HAU/HAUEK/...(BAI)/(izan ad.)...-NAK!
  • NOLAKO/A ZER/ A ZER NOLAKO ....-N/NAK!
Zein polita (deN)!
Zein ederki (egin duzuN)!
Zein lan ederra (egin duzuN)!
Bai polita (deLA)!
Bai ederki (egin duzuLA)!
Bai lan ederra (egin duzuLA)!

Hau (bai) lana (egin duzuNA)!
Horiek (dira) hankak, (horiek)!
Nolako hankak (dituzun)/(dituzunak)!
A zer eguraldia duguN/duguNA!
A zer eguraldi txarra GAIZKI
Harridura:
-TzEA ERE!
-Nola(tan)....! (-N gabe)
-Nola liteke....-tzea!
-Hara non...-N!/Horra norekin ...-N!
-Norekin eta ...-kin... /Nora eta ...-ra... (-N gabe)
-... EZ...-NEAN
-

Umeari jostailua kenTZEA ERE!
NOLA(TAN) kendu diozu jostailua umeari?
NOLA LITEKE umeari jostailua kenTZEA!
HARA NORK kendu dioN jostailua umeari!
NORI ETA umeARI kendu (dio) jostailua!

Umea negarrez hasi EZ deNEAN!
(Ia-ia negarrez hasi da, baina ez da hasi)
Apustuak:
- Lepoa egingo nuke...-LA
- Egingo nuke ...-LA
- BAIETZ/EZETZ ... (aditza jokatu gabe)

Lepoa egingo nuke zuk irabaziko duzula
Egingo nuke zuk irabaziko duzula
BAIETZ zuk irabazi!
Egoera:
- EZIN...-AGO
- .... BAINO ...-AGO
- Ez dago.....-rik ....-rik

Ezin urduriago nabil
Urduri baino urduriago nabil
Ez dago txirrindularirik bera baino azkarragorik
Baieztapena:
- NOLA EZ ..... BA!
- ....-KO EZ ...., BA!
- JAKINA .... -LA! /
......, JAKINA!/, BAI HORIXE!
- HORIXE .....-LA!

Nola ez da ba festara joango!
Festara joango ez da, ba!
Jakina festara joango dela!
Festara joango da, jakina! /,bai horixe!
Horixe festara joango dela!
Desioa:
- EA .....-N! (aditzean etorkizuna EZ)
- subj+N (1. perts.)
- subj+LA (3. perts.)
- -KO AHAL ...!

Ea bihar lagunak itzultzen diren!
Itzul gaitezeN bihar!
Itzul daitezeLA lehenbailehen!
Bihar itzuliKO AHAL dira!

Berridazketak:
  1. Nola pentsa dezakezu gaueko orduotan kalera ateratzea? ( ere!)
  2. Ez zen laztan eta igurtzi gutxi jasotakoa haur hura! (Hamaika)
  3. Nire arreba ezkonduta ikusi nahi dut. Zer ez nuke egingo! (Edozer )
  4. Lehiatila atzean zeuden txoro haiek zure arazoa konponduko zutela pentsatzea ere! (Nola _________ zuri _____)
  5. Zu bezalako zahar batek gazteek egin ezin dutena egitea pentsatzea ere! (Nola)
  6. Onartu beharra dago produktu asko eta asko telebistak saltzen dituela bere zulotxotik (Nola ukatu ________!)
  7. Nola liteke bizitza osoan aurreratutako sosak era horretan xahutzea! (_____ ere!)
  8. Sekulako pena hartu du berria jakin duenean (Hori ___________ !)
  9. Berriz ere etxeko lanak egin gabe etorriko da. Horretan ez izan zalantzarik. (Baietz)
  10. Hain azkar etsita, ez dakit ba zeure burua gobernatzeko gauza izango ote zaren! (ona zaude zu)
  11. Zer itxura daukan tarta horrek! (Hori)
  12. Ezin urduriago dago eta ezinezkoa da bera lasaitzea. (____ baino _____...tzerik.)
  13. Estuasun hartan erokeria bat egin ez zuenean! (________zorian _______!)
  14. Andoni ezagutzen ote dudan? Horixe ezagutzen dudala! (_______, ba!)
  15. Etorri egin zait eta barkamena eskatu dit (Horra non _____!)
  16. Bi mutil sartu ziren. Bata morroskoa bazen, bestea ez zen gutxiago. (____zein baino ____)
  17. Hori ezin da ulertu ( kristaurik )

 Erantzunak jaitsi.