Erlatibozkoak

Ariketak

  • Azalpen orokorrak:

- Erlatibozko perpausen ezaugarri nagusia hauxe da: bi perpaus lotu nahi ditugu bi esaldietan errepikatzen den hitzaren bitartez. Batzuetan hitz hori agerikoa da eta beste batzuetan susma daiteke zein den zentzuari begira
Liburu bat irakurri dut; oso ona iruditu zait LIBURU hitza dago bi esaldietan eta beraz: Irakurri dudaN LIBURUA oso ona iruditu zait

- Kontua da askotan errepikatzen den hitz horrek funtzio desberdinak betetzen dituela perpausa bakoitzean. Orduan, nola deklinatu? Beti nagusiaren arabera:
Liburu bat irakurri dut; bertako irudiak oso argigarriak iruditu zaizkit
Bigarren esaldian LIBURU hitza NONGO kasuan dagoenez:

Irakurri dudaN LIBURUKO irudiak oso argigarriak iruditu zaizkit

- BAINA: euskaraz ezin ditugu esaldi guztiak josi -N erabilita. Desagertzen den kasuak beti nonbait geratu behar du, adibidez aditzean. Horregatik, -N egiturarekin josteko, konbinazioak honelakoa izan behar du:
  • Bi perpausetan DEKLINABIDE KASU BERA:

Mutil batekin etorri naiz gaur, ba berarekin ezkonduko naiz:
Gaur etorri naizEN mutilAREKIN ezkonduko naiz
  • Menpeko perpauseko hitza NOR, NORI edo NORK kasuan egotea:

Ikasle bati utzi diot liburua; berarekin geratuko naiz arratsaldean eta itzuliko dit
Liburua utzi diodaN ikasleAREKIN geratuko naiz arratsaldean eta itzuliko dit
  • Bi hitzak LEKUZKO KASUETAN egotea, zentzua garbi geratzen bada, behintzat:

Azalpena liburu batean irakurri dut; liburu horretatik atera ditut irudiak
Azalpena irakurri dudaN LIBURUTIK atera ditut irudiak

- Gainerako kasuetan, ez dugu erlatiboa erabiliko, edo esaldia aldatuko dugu, edo bestela, ZEIN...BAIT-/-N egitura erabiliko dugu:

Film bati buruz hitz egin genuen atzo; ez dute zineman emango datorren astera arte
Atzo aipatu genuen filma ez dute zineman emango datorren astera arte
Film hori zeini buruz atzo hitz egin genuen, ez dute zineman emango datorren astera arte

EGITURAK
ADIBIDEAK
-N + izena
-NA/ -NAK/ -NARI....
Oparitu didateN lepokoa asko gustatu zait
Lehenengo iristen deNARI emango diot oparia
-TAKO/-RIKO + izena
-TAKOA/-RIKOA/...
(aspektu burutua adierazten du)
Atzo ikusitako filma luzeegia zen nire gusturako
Atzo ikusitakoari luzeegi deritzot
Ondo hasirikoa ondo amaitzen da
aditza jokatu gabe
(aspektu burutua adierazten du)
Atzo ikusi filma luzeegia zen nire gusturako
zein.... bait- / -n
ZEIN mugagabean deklinatu ohi da, baina sing. edo plur. ere deklina daiteke
Oporretan Salamankan izan nintzen, nongo txorizoa benetan famatua deN/BAITa
Nire irakasle bat zeinekin / zeinarekin izugarri ikasi nueN/BAInuen, oso gogoan dut orain lanean ari naizela
Bartzelonako senideekin, zeini /zeintzuei loteria egokitu zitzaieN/BAITzitzaien, Karibera joango gara oporretan
BADA(GO)...........-NA
EZ DA(GO)..........-NIK
EZAGUTZEN DUT .....-NA/-NIK
Bada jendea oporrak ikasteko erabiltzen dituENA
Ez dago hori ez dakieNIK
Ezagutzen dut ume bat hiru urterekin irakurtzen dakieNA
Ezagutzen dut itsasoa inoiz ikusi ez dueNIK
Galdetz... (-N), erakusl.....
Umeek zer ikusi, hura ikasi
Umeek zer ikusten duteN, hura ikasten dute
Norekin topatu, harekin jartzen da hizketan
Zer gustatu, horixe erosten du beti

Berridazketak:
  1. Nobela guztiak mintzatzen dira nola edo hala gaurko Euskal Herriari buruz (Ez dago)
  2. Protagonistak ihes egin nahi du eta ez dauka nora joanik. Hori da nobelak kontatzen digun istorioa. ( norbaiten istorioa )
  3. Auzokide guztiek jakingo dute guk atzo etxean egindakoa (Ez _____________...nik.)
  4. Institutuko zuzendariak azaldu dien asmoa aho batez onartu dute ikasle guztiek. (Ez dago ___________...tako ______________)
  5. Lagunek zuei kontatutako xelebrekeriekin zeharo harrituta geratu zineten. (________ kontatu __________________utzi ______________)
  6. Gogora beza nire aurkakoak nire asmoak bete egiten ditudala. Horrelakoxea naiz ni. (______ dezala _____________dituzten ________)
  7. Urria: urte-sasoi horretan artoak burutu eta enarak buztantzen dira. (Urria da )
  8. Biztanle guztiek dakite mediku berria etorriko zaiela. (Ez dago )
  9. Erabat aspertuta bukatu dute ezagututako lagun berriekin. (____ eginda _____...n ____)
  10. Gure artean norbaitek zuk baino gutxiago lan egin eta gehiago irabazten du. ( duenik.)
  11. Nik egin dut galdera. Orain norbaitek erantzun dezala (Norbaitek ________...ri.)
  12. Pertsona batzuek ezin dute nahi dutena egin (Bada )
  13. Nor ikusi, harekin geldituko da hizketan (Ikusten )
  14. Herri eder bat ezagutzen dut handik gertu; bertara eramango zaitut oporretan. (...n)
  15. Pertsona batzuei gustatzen zaie lan eta lan aritzea (Badira )
  16. Etengabe hizketan ari zara; ixil zaitez! ( zaren )
  17. Harekin ezkondu nahi zuen (...tzeko )
  18. Batzuek goikoen esanetara makurtzeko joera izaten dute (Batzuek, zer agintzen )
  19. Legea lege delarik, auzia eskualdeko auzitegira pasako da eta bertan epaiketa egingo zaio. (non )
  20. Hona hemen ene semerik maitatuena. Berarengan jarri ditut ene hobespen guztiak. ( jarri baititut )

 Erantzunak jaitsi.