Denborazko berridazketak

 Ariketak

 EGITURAK

OHARRAK

DutxaTZERAKOAN, zutaz gogoratu nintzen.
DutxaTZEAN, zutaz gogoratu nintzen.
DutxatuTAKOAN, zutaz gogoratu nintzen.
lehentxeago
aldi berean
ondoren
Orain dela 10 urtetik hona ez dut ikusi
Duela 10 urtetik hona ez dut ikusi
BADIRA 10 urte ez dudALA ikusi
Denborazkoa denean, BADIRA...-LA:                                        Badira 10 urte ikusi ez dudala
Bi urte BARRU itzuliko da
Bi urteREN BURUAN itzuliko da
Bi urteREN BURUAN itzuli zen
HEMENDIK bi urteRA itzuliko da
HANDIK bi urteRA itzuli zen
BARRU beti etorkizunean
-(r)EN BURUAN bai lehenaldian, bai orainaldian
HEMENDIK/HANDIK...-RA/-TARA
Haurra esnaTZEAREKIN BATERA, jaikitzen dira denak
Haurra esnaTZEAZ BATERA, jaikitzen dira denak
-TZEAREKIN / -TZEAZ BATERA
Patatak frijitu AHALA, jaten ditugu
Patatak frijitzen direN HEINEAN,  jaten ditugu
Ad. jokatu gabe + AHALA
-N HEINEAN
LEHENBAILEHEN
AHALIK ETA azkarrEN
ALBAIT azkarrEN
AHALIK ETA / ALBAIT ...-EN
HILTZEKO ZORIAN nago

HILTZEAR nago
arriskuan nago, baina agian libratzen naiz
gaixorik nago eta hil egingo naiz
Txiki nintzeLA, askotan jolasten nintzen panpinekin
Lapurra sartu zen etxean nengoELA
-LA: egoera baten berri emateko (gehienetan ondoren gauza puntual baten berri emateko)

1. Berrogeita zortzi ordu beharko dira dituen zauriak zeinen larriak diren jakin ahal izateko (buruan)

2. Azken hamar urteotan ez da liburu berririk agertu "euskara-iberoa" teoriari buruz (Badira )

3. Goizeko bostak jo zituenean, kale kantoian sekulako zalapartak entzun nituen (batera)

4. Lagunaren gorputzean hotzikara zabaldu zen, irratitik berriak jasotzen zituen heinean (ahala)

5. Zazpi edo zortzi urte izango nituen ene osaba Terralbara itzuli zenean (nintzela)

6. Laster amaituko dute bilera. Ordurako kexak prestatuta izan behar ditugu. (...erako)

7. Hiru urte luzeren buruan amaitu zuten eraikin erraldoia (behar)

8. Goiza argitu baino lehen hartu genuen bizileku berrirako bidea (orduko ekin )

9. Gau erdia artean iritsi gabea zen denak banaka-banaka atera zirenean (baino lehen)

10. Lehenbailehen alde egin behar dugu hemendik, onik irtengo bagara (Ahalik)

11. Goizean herrira jaitsi eta apaizarekin hitz egitekotan egon naiz, baina atzera egin dut azkenean ( ______ zorian _______arren, ______)

12. Hiru hilabete daramatzagu elkar ikusi gabe (...la)

13. Okindegi ospetsu horretan opiltxoak egitea eta saltzea dena bat izaten da (ahala)

14. Goizetan hamar minutu geroago irtenez gero, trafikoan alde handia egoten da. (__________ gorabeherak ___________ dakar.)

15. Urteak aurrera doazen heinean heldu egiten da pertsona (ahala)

16. Nola utz daitezke ikasketak bertan behera, horraino iritsi ondoren? (Behin __________ ere!

 Erantzunak jaitsi.