Boz-gorako irakurketarako aholkua
 

BOZ-GORAKO IRAKURKETARAKO AHOLKUA


AHOLKUAK
  • Kontuan izan entzuleak ez duela irakurriko, zuk esandakoa entzun baizik.
  • Irakurri beharrekoa ulertu.
  • Testua aurretik irakurria eta ozen irakurtzeko prestatua izan.
  • ahoskera eta ozentasuna zaindu, egokitu.
  • Irakurri behar duzuna zure egin, sinetsi.
  • Doinu aldaketak erabili esalditik esaldira, ulergarritasuna eta atentzioa lortzeko.
  • Ahotsa ez dadila beherantz atera, hartzaileari begiratu.
  • Bereziki motel irakurri.
  • Puntuazio ikurrak etenaren eta doinuaren bidez adierazi.
  • Naturaltasuna bilatu; zure doinua gorde.
PROZESUA
  • Testua irakurri isilean.
  • Berriro irakurri hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz.
  • Zalantzak argitu eta hitz ezezagunak begiratu testuaren mezuaz ondo jabetzeko.
  • Bozgora irakurri zailtasunaz ohartzeko.
  • Ahoskerari dagozkion lotura, bustidura eta abar markatu.
  • Hitzen azentua eta diptongoak markatu.
  • Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu aldaketa markatu.
  • Perpaus nagusi eta menpekoen arteko harremanaz ohartu eta etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasuna errespetatuz.
  • Galdegaia seinalatu aditzarekin batera esateko.
  • Bigarren irakurraldi ozena egin seinalatutako ohar guztiak kontuan hartuz.
  • Bortxazko irakurketa ozena egin (mihia eta ahoskera zailduko duen zerbait jarriz ahoan; boligrafoa, adibidez).
  • Ahots gorako azken irakurketa, egoerarako egokiena den tonua erabiliz.