Baldintzazkoak

Ariketak

  • BA- partikularekin aditz asko erabil daitezke, ez soilik Baldintza aditza:

    • Etorri bada, hemen izango da
    • Etortzen bada, ondo pasatzen dugu
    • Etortzen bada, ondo pasako dugu
    • Etorri bazen, kontzertua ikusi zuen
    • Etortzen bazen, ondo pasatzen genuen
    • Etortzen bazen, ondo pasako genuen
    • Etorriko bada, aldez aurretik dei dezala (Etorri nahi/behar badu)
    • Etorriko bazen, aldez aurretik deitu behar zuen (Etorri nahi/behar bazuen)
    • Etorriko balitz, ondo pasako luke
    • Etorri (izan) balitz, ondo pasako zukeen / zuen
    • Goizean etorri (izan) balitz, orain hementxe egongo litzateke / legoke
    • Etor badaiteke, etorriko da
    • Etor baliteke, esango liguke
    • Etor bazitekeen, etortzen zen
    • Etor bazitekeen, etorriko zatekeen/zen
    • Etor badadi, zurekin hitz egingo du (etortzen bada eta nahiko probablea da)
    • Etor baledi, zurekin hitz egingo luke (etorriko balitz)
  • Baldintzazko beste egitura batzuk:

    • -Z GERO, EZEAN/EZIK: aditza jokatu gabe erabiltzeko
      • Etorriz gero, ondo pasako zenuke
      • Etorri ezean, zurekin haserretuko dira
    • -TZEKOTAN: asmoa adierazteko, -KO BA-+indik egituraren parekoa:
      • Gainditzekotan asko ikasi beharko dugu = Gainditu nahi badugu /GaindituKO baDUGU
    • BALDIN (ETA)...ba-: baldintza datorrela iragartzeko partikula:
      • Zurekin joango naiz BALDIN (eta) bide osoa ixilik egiten BAduzu
BERRIDAZKETAK:
  1. Norbait saritu nahi izanez gero, Xabi hautatuko nuke. (...kotan)
  2. Olentzerori aurten eskatu diodan guztia ekarriz gero, oso pozik geratuko nintzateke. (ekarriko)
  3. Nahiago nuke hemendik aurrerakoak zuek zeuek guri kontatzea. (kontatuko)
  4. Neba-arrebak berehala hasten ziren borrokan, aita aurrean ez bazegoen. (________ ezean ____ ekiten _______)
  5. Aholkurik eskatzekotan, ni eskarmentua duenarengana joango nintzateke.
  6. (____nahi ______ nuke.)
  7. Dena ondo egin nahi badugu, hobe dugu zu alde batera uztea. (___...tekotan _______ _______ba..._______)
  8. Zuei horrelakorik gertatuz gero, ez zenukete atarramendu onik aterako, duzuen eskarmentu urriagatik. (______ ba... ________-eta.)
  9. Eskertuko nizuke zerbitzu arinagoa eskaintzeko iradokizunen bat ematea (emango)
  10. Bisitarik ez badiozu egiten, horixe haserretuko dela! (_________ ezean, _______ ez ______!)
  11. Maitek eta Mertxek zu hori egiten ikusiz gero, errieta egingo lizukete. (ikusiko)
  12. Makuluak kenduz gero, elbarri horrek ez daki bakarrik ibiltzen. (____ ba..._______gauza.)
  13. Lanean hasi eta berehala erosi behar duzu etxebizitza; bestela, xoxak xahutzen hasiko zara. (__________ berritan __________ ezean ____________)
  14. Inoiz, zirkustantzia hauetan bezala, bereganako ardurarik onartzen zuenean, bere arbuioa nabarmentzeko zen. (Baldin)
  15. Liburua bai, utziko dizut baina datorren asterako itzuli egin behar didazu! ( itzul...)
  16. Egia bakarra dukl, hemen txahal ona hazten ez bada, ederra egingo didatela aurten ere. (hazi)
  17. Oinez itzultzekotan, nahiago dut hemendik ez mugitu. ( bagara)

 Erantzunak jaitsi.