Aurkezteko metodo ezberdinak
 

Irakurri

Buruz ikasi

Bat-bateko antolatua

Fitxak

Gida 

AURKEZTEKO METODO EZBERDINAK

  • AURKEZTU BEHARREKOAREN IRAKURKETA.Aurkezpenak indarra galtzen du, bai keinuetan eta baita doinuan ere; beraz, ongi prestatu behar da irakurri beharrekoa eta irakurketa bera (ikus bozgorako irakurketari buruz esandakoa), hartzaileak entzunez ulertu behar baitu.
  • DENA BURUZ IKASI.Guztiaz gogoratzea da helburua eta, ondorioz, asko lotzen eta mugatzen du hizlariaren adierazgarritasuna eta naturaltasuna. Ongi mamitua izan gaia.
  • BAT-BATEKO ANTOLATUA. Aurkezpenaren helburua eta eskema oso garbi izan behar dira. Freskura eta dinamismoa ematen diote aurkezpenari baina kontrolagaitzagoa eta kaotikoagoa gerta daiteke.
  • FITXAK. Ekintza kontrolpean izateko egokia da eta, gainera, bat-batekoaren arintasuna gordetzen du. Ziurragoa da baina hotzagoa izan daiteke. Kontuz fitxak nahastearekin: zenbatuta izan.
  •  GIDA. Aurkezpen irakurriaren eta fitxaren artekoa da. letra handiz idatziriko testua da eta beti aurrean izango dugu. aurkezpena moteltzen du baina ziurtasun handia ematen du.