Ahozko ekintza antolatua

AURKEZPENA 

AHOZKO EKINTZA ANTOLATUA: AURKEZPENA

  • Parametroak kontuan izan:
    • Hartzaileak
    • Helburuak
    • Testuingurua zein izango den
  • Gaia jorratu, prestatu
  • Aurkezpena prestatu:
    • Aurkezpen metodoa aukeratu
    • Gidoia
    • Bukaera eta hasiera bereziki zaindu
    • Ustekabeak aurreikusi: denbora, teknologia...
    • Material lagungarriak
  • Aurresaioa (entrenamendua): denbora eta moduak neurtzeko (eserita/zutik) eta ziurtasuna lortzeko
  • Egingo duzuna sinetsi
  • Buruz eta gorputzez ongi izan
    • Ez gehiegi jan
    • Egin beharrekoan sartzeko denbora hartu
  • Material lagungarriak frogatu eta prest utzi
  • Egoerarako arropa egokia jantzi
  • Arropa arina eta erantzi erraza eraman, izerdia ekiditeko
  • Ura eskura izan, urduritasunak ahoa lehortzen baitu
  • Zeure burua askatzeko, erlaxatzeko lagungarria izan dakizukeen zerbait sartu aurkezpenaren lehen zatian
  • Entzuleei begiratu baina ez oso epe laburrean, hiru segundoz gutxienez
  • Entzule guztiei zuzendu begirada, txandaka
  • Gorputz jarrera eta keinuetan naturala izaten ahalegindu, urduritasuna adierazten duten keinuak ekidin