Ahalera

Ariketak

  • Aditz laguntzailea jarri behar izaten da gehienetan:



INDIKATIBOA
aldaketa
AHALERA
NOR
joan naiz
joan nintzen
irregularra da, hobe ikastea
joan NAITEKE
joan NINTEKEEN
joan NINTEKE
NOR-NORK
eraman zaitut
eraman zintudan
-U-ren ordez -ZAKE-
eraman zaitZAKEt
eraman zintZAKEdan
eraman zintZAKEt
NOR-NORI-NORK
eman dizkit
eman zizkidan
-I-ren ordez -IEZA-+-KE-
eman diEZAzkiDAKE
eman zIEZAzkidaKEen
eman LIEZAzkidaKE
NOR-NORI
erori zaizkit
erori zitzaizkidan
etorri zatzaizkit
etorri zintzaizkidan
ZAI-ren ordez, DAKI-+-KE
ZITZAI-ren ordez, ZEKI-+-KE- edo LEKI-+-KE
Orokorrean, TZAI-ren ordez -KI-+-KE
(aldaketa fonetikoren bat egin behar izaten da:
zinkizki -> zEnkizki-)
eror DAKIzkiDAKE
eror ZEKIzkidaKEen
eror LEKIzkidaKE
etor zaKIzkidaKE
etor ZENKIzkidaKEen
etor ZENKIzkidaKE

Hipotetikoa lehenalditik dator, baina 3. pertsonako Z-, L- bihurtzen da eta lehenaldiko -N galtzen du
  • -TZEA EGON / -TZEA EDUKI, UKAN egitura eta ahalera:

Berez ez dira guztiz baliokideak. TZEA EGON/UKAN egitura adierazkorragoa, indar enfatiko handiagoa du eta batzuetan aginduetarako edo "errietan egiteko" (gaitzespena adierazteko) erabiltzen da:
    • Baduzu lan gehiago egiterik! (lan gehiago egin behar duzu)
    • Klasera etortzea zeneukan! (klasera etorri behar zenuen)
    • Ez daukazu sartzerik (ez dizut uzten sartzen)
  • Kasu batzuetan, dena den, nahiko antzekoak dira:
    • Badaukat sartzerik? / Sar naiteke? biak baimena eskatzeko erabiltzen ditugu
BERRIDAZKETAK:
  1. Ez dago Erdi Aroko garai ilunetara jo beharrik jauntxoen bidegabekeriak aurkitzeko. (gabe)
  2. Azkenean, ezin izan zaituztegu itsasora eraman. (...terik )
  3. Ez duzu urrutira joan beharrik egun ederrak gozatzeko. (____ barik ______ goza _____)
  4. Herri hura txiki-txikia zen eta bertan ezin sal zitekeen merkantziarik. (saltzerik.)
  5. Lotsaren lotsaz, Mikelek ezin izan zuen jendaurrean hitz egin. (___-eta, ________ gauza ______)
  6. Ezin zioten ukatu horrelako txikikeriarik hainbeste urtez lagun eta bizikide izandakoari. (_____ uka _____ izan _____)
  7. Trebezia eta gogoa behar dira horrelako ur handietan sartzeko. (Ez dago ____ gabe ____)
  8. Sari hori lortu nahi duzula? Bada, zozketa horretan parte har dezakezu! (daukazu!)
  9. Bere erantzuna gogorra izan zitekeen, halakorik esaten bazion. (Gogor erantzun )
  10. Nolatan ez zintzaizkieten bisitan joan eta horrela arratsalde-pasa egin? (Bisitan joan )

 Erantzunak jaitsi.