Partitiboaz


praktika

praktika

 

Jakintza

Gaur, partitiboaz mintzatuko naiz. Partitiboa kasu berezi samarra da eta, maiz aparte aztertzen bada ere, NOR kasuaren azpikasu bat bezala hartu behar da. Kasu hau zerbait zehaztugabea denean erabiltzen da eta, izan ere, mugagabeari dagokion kasu-marka baino ez dauka.

PARTITIBOAREN ERABILERA OKERRA

Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean, erabiliko da, beti erabili izan den moduan:

- Lanik (konts + -ik)

- Libururik (bok + -rik), e.a.

Eta aditza singularrean erabiliko da:

- Ez dut libururik erosi. (Ez ditut libururik erosi)

- Ez dut lanik egin. (Ez ditut lanik egin.)

Erabilera okerrak dira, beraz, honako hauek: Ez dituzu lagun onik aurkituko. Aspaldian ez ziren entzuten horrelako hitzik. Ez ditut egin horren aipamenarik; e.a.

Araua osorik.


praktika



PARTITIBOA BAIEZKO PERPAUSETAN NOIZ ETA NOLA

Baiezko perpausetan partitiboa balio enfatikoa emateko erabiltzen da, indartzeko, alegia. Eskuarki, izan, egon, eduki eta ukan aditzekin joaten da (halakoetan, normalean, izenak sintagma adjektibal bat behar du ondoan. Izena soilik utzi nahi bada, interpretazio zuzena egiten lagunduko duen eran jarri behar da). Azter ditzagun ondorengo adibideak zertaz ari garen jakiteko:

  • Badauka lanik konjuruak egiten (ondoan izenondoa balu bezala ulertzen da, lan handia edo zaila duela esan nahi da).
  • Izan da aldaketarik?
    • Bai, izan da aldaketarik [ edo aldaketa sakonik] (bi garairen artean gertatutako aldaketa azpimarratu nahi denean).
    • Bai, izan da aldaketa (baiezko hutsa denean).

Araua osorik.


praktika