Iritzi, arabera, benetako, ohiko eta -zio


praktika

 

Gaur, kolpe batez, 4 arau emango ditugu. Baina, lasai, ez beldurtu; urteetan zehar, erabilera ezberdinak izan direla eta, arazoa sortu duten lau hitz (iritzi, arabera, benetako, ohiko) eta -zio atzizkiaren forma arautua zein den jakitea besterik ez da. Gaiak ez zuela gehiegirako ematen eta, elementu hauekin guztiekin ariketa bakarra egitea bururatu zait. Gehiago nahi izanez gero, eskatzea besterik ez duzue. Ikus ditzagun, bada, arau horiek banan-banan.

-ZIO

Euskaltzaindiak -zio, -zino, -ziño, -zinoe edo -zione aldaeren artean-zioaldaera (hots, amorrazio, begitazio, debozio, instalazio, integrazio, zibilizazio, administrazio, segizio, barkazio, bezalako formak) hobesten du euskara baturako.

Ez erabili, hortaz, amorrazino, administrazione, debozinoe.e.a.

Bestalde, komeni da jakitea (nahiz eta Euskaltzaindiak arau honetan ez aipatu) gaztelaniazko -ción atzizkia (evaluación, recuperación…) -zio bezala pasatzen dela euskarara eta, beraz, saihestekoa da hainbatetan erabiltzen dugun -keta atzizkia ( ebaluaketa, errekuperaketa…).

Araua osorik.



ARABERA

Euskara baturako, erdarazko “según / selon” –en euskal ordain bezala, arabera da onartzen den forma bakarra.

Araua osorik.



IRITZI

Forma hau da euskara baturako ontzat ematen dena, eretxi, eritzi, eta antzekoak baztertuz. Aditz zein izen bezala erabil daiteke:

- Iritzi,

- Oniritzi ,e.a.

Araua osorik.



BENETAKO

 

Euskara batuan benetako (eta ez benetazko).

OHIKO

Ohiko/ohizkobikoteari dagokionez, Euskaltzaindiak, inolako aukerarik egin gabe, gogorarazi nahi du ohiko dela tradizioan nagusitzen dena eta Iparraldean gaur bizi den forma bakarra.

Araua osorik.


praktika