Galdetzaileak eta NAHI partikula

 

Kaixo, lagunak! Zer moduz doa eguneraketa ikastaroa? Astez aste ikusten ari zaretenez, arauak ez dira zailak baina beti dago zerbait (salbuespenen bat, xehetasun txikiren bat…) berez erraza dena zailtzen duena, ezta? Gaurkoan ez dago horrelakorik baina! 6. emanaldi honetan, nahi partikulari galdetzaile bat lotzean gertatzen direnak azalduko ditugu. Azter dezagun, bada, araua atalez atal.

Euskaltzaindiak zera dio:

Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira:

  • Zernahi
  • Nornahi,
  • Nolanahi, e.a.

adi Baina, lehen osagaia n-z, t-z edo k-zbukatzen bada, hitz batean (aipatutako kontsonante horiek galduz) edo marratxo baten bidez bereizita idatziko da:

  • Nonahi edo non-nahi (non + nahi),
  • Zenbanahi edo zenbat-nahi (zenbat + nahi),
  • Nondinahi edo nondik-nahi (nondik + nahi), e.a.

Ez idatzi, beraz, nor nahi, nonnahi,e.a.

Araua osorik.


Araua praktikatu