Diptongoz bukatzen diren izenen eta zenbakien deklinabidea

 

Arauak lantzeko ikastaroarekin jarraituz, oraingoan diptongoz bukatzen diren izenen deklinabideaz mintzatuko gara. Halaber, 3 eta 4 zenbakien deklinabidearekin egoten diren nahasketak argitzen saiatuko gara.

DIPTONGOZ BUKATZEN DIREN IZENEN DEKLINABIDEA

- Diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira: uztailaren lauan, zenbait kristauk, zelaitik, jaitik, garaian, e.a.

- Salbuespenak:

o gau hitzaren kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean;

o lau izenordain bezala jokatzen denean: laurak etorri ziren. Lauretan joango gara, e.a.;

o monosilaboek instrumentalean (-z) honela egingo dute: edozein gaiez mintzatu. Jaiez jai ibili,

Araua osorik.

praktika

praktika

_____________________________________________

ZENBAKIEN DEKLINABIDEA

Hiru

1) Hiru izena denean, bokalez bukatzen diren gainerako beste edozein sintagma bezala deklinatuko da: hiru, hirua, hiruak (abs); hiruk, hiruak, hiruek (erg), e.a.  

2) Izenordain baten funtzioa duenean (alegia, sintagma osoa berak bakarrik osatzen duenean), honelaxe deklinatuko da:     

mugagabea  

plurala  

hiru  

hirurak  

hiruk  

hirurek  

hiruri  

hirurei  

hirurik  

—  

hirutan  

hiruretan  

hirutako  

hiruretako  

hirutatik  

hiruretatik  

hirutara  

hiruretara  

hiruren  

hiruren  

hirurekin  

hirurekin  

hirurentzat  

hirurentzat  

hirurez  

hirurez  

 3) Hau hiru zenbakiari bakarrik dagokio eta ez hamahiru, hogeita hiru, berrogeita hiru eta gaienerakoei, hauen pluraleko deklinabidea hamahiruak, hogeita hiruak, berrogeita hiruak, e.a. baitira.  

 Adibidea: Atzoko hirurak etorri ziren, baina beste hamahiruak etxean gelditu ziren. 

Lau

Lau zenbakiaren kasuan Euskaltzaindiak hau erabakitzen du:  

1) Lau izena denean, bokalez bukatzen diren gainerako beste edozein sintagma bezala deklinatuko da: lau, laua, lauak (abs); lauk, lauak, lauek (erg), e.a.   

2) Izenordain baten funtzioa duenean (alegia, sintagma berak bakarrik osatzen duenean), honelaxe deklinatuko da:

mugagabea

plurala

lau

laurak

lauk

laurek

lauri

laurei

laurik

lautan

lauretan

lautako

lauretako

lautatik

lauretatik

lautara

lauretara

lauren

lauren

laurekin

laurekin

laurentzat

laurentzat

laurez

laurez

3) Hau lau zenbakiari bakarrik dagokio eta ez hamalau,hogeita lau, berrogeita lau eta gainerakoei, hauen pluraleko deklinabidea hamalauak,hogeitalauak, berrogeitalauak, e.a. baita.

4) Analogiaz sortu diren zazpirak, zortzirak etahorrelakoak bigarren mailan utzi beharko lirateke euskara idatzian, hauekbokalez bukaturiko izenak bezala deklinatzen baitira: seiak, seietan,seietatik, e.a. Adibidea: Atzoko laurak etorri ziren, bainabeste hamalauak etxean gelditu ziren.

 Laburtuz:

 Hiru eta lau zenbatzaileek, zenbakiak berak izendatzeko erabiltzen ez direnean, deklinabide berezia dute:

  • Mugagabean, bokalez amaituriko gainerako hitzen antzera: hiruk, hiruri, lautan, lautatik, e.a.
  • Pluralean, ordea, r bat behar dute: hirurak, hirurei, lauretan, lauretatik, e.a.

Araua osorik.

praktika