BAIT- partikula

 

Bait- partikularekin gertatzen dena azaltzea oso erraza da, baina ikusten denez, barneratzea ez hainbeste! Batek daki zenbatetan errepikatu dudan arau hau!! Egia esan, azalpena ematen dudanean, denek diote:

- Bale, Maite, erraza da!

Eta hurrengo idazlana edo ariketa zuzentzen ari naizenean, beti pentsatzen dut: "Ziur gaur ez dudala honelakorik topatuko…"

Halere, nahiz eta orokorrean ondo egin, beti azaltzen da bat edo beste… Beraz, badakit badakizuela , baina ez da gaizki etorriko errepasotxo bat:

Bait-  partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa eginez:

  • Bainaiz, baikara, baitoaz….   (bait naiz, bait gara, bait doaz,)

Aldaketa fonologiko-grafikoak: 

Bait- + d- = bait-

bait- + du = baitu

Bait- + n- = bain-        

bait- + naiz = bainaiz

Bait- + l- = bail-

bait- + luke = bailuke

Bait- + g- = baik-

bait- + gara = baikara

Bait- + h- = baih-

bait- + haiz = baihaiz

Bait- + z-= baitz-

bait- + zara= baitzara


Araua osorik.

Araua praktikatu 1  (hautatu erantzun zuzena)

Araua praktikatu 2 (hutsuneak bete)

Araua praktikatu 3 (hautatu erantzun zuzena)