Pertsonaiak
 

Pertsonaiak ere, narratzaileak bezala, beren ezaugarri eta sailkapen-irizpideen arabera, era batekoak edo bestekoak izan daitezke. 

Irizpidea

Pertsonaia mota

Ezaugarriak

Ageri duen nortasuna

Laua

Ez da aldatzen, eta oso azaletik baizik ez da antzematen nolakoa den.

Biribila

Izaera aldakor eta konplexua agertzen du narrazioan zehar: egiantzekoa.

Gertaeretan duen partehartzea

Nagusia

Zerikusi zuzena du gertaeretan.

Bigarren mailakoa

Beti agertzen da pertsonaia nagusiaren eskutik.