Espazioa
 

Gertaerak nonbait gertatzen dira beti; espazio hori deskribatzea edo ez, bai eta nola deskribatu ere, narratzaileak bere beharrizanen edota testuaren helburuen arabera hartu behar duen erabakia da.

Espazioaren deskribapenak irakurleari testuan sartzen lagun diezaioke; baina horrez gain, fikziozko narrazioetan deskribapenaren helburutik behinena narrazioari egiantzekotasuna ematea izan ohi da. Egiazko gertaeren narrazioan, espazioen deskribapenak beste arrazoi batzuk ere izan litzake: gertaeren errealitatea oso-osoan islatu nahia, edo azalpena ahalik eta argi eta zehatzen ematea.