Denbora
 

Gertaerak noizbait gertatzen direla esan beharrik ere ez dago: gertatutakoak, gertatzen ari direnak zein gertakizun direnak narra daitezke. Beraz, ekintzei hiru aldi dagozkie: iragana, oraina eta etorkizuna.

Bestalde, gertaerak hurrenkera kronologiko batean gertatzen diren arren, narratzaileak aukeratzen du gertaera horiek zein hurrenkeratan aurkeztu. Testuak hurrenkera kronologikoari eutsiz gero, narrazioa lineala dela esango dugu; baina batzuetan -bereziki testu literarioetan- izan daiteke narrazioa bukaeratik hastea: in extrema res; edota erdialdetik abiatzea, horren aurretik, bai eta geroztik gertatutakoak kontatzeko: in media res.