08-09 IKASTURTEKO PROGRAMAZIOA

 

  • Aurten ez dugu testu libururik erabiliko, oinarria gure bloga izango da euskaljakintza . Hemen aurkituko ditugu behar ditugun materialak eta lanerako ezinbesteko tresnak. Dena den, irakaslearentzako erreferentzia liburua ondorengoa izan da: Hizkuntza eta Literatura II, Batxilergoa, Giltza (Edebe taldea).
  • Ezinbestekoa izango da eguneroko jardunerako iaz banatutako txostena Euskaltzaindiaren arauak; dena den, euskaljakintzan arauak lantzeko ikastaroa osorik topa dezakezue.
  • HAUTAPROBA: wikia erabiliz eta aurreko urteko azterketak eginez landuko dugu atal hau. Azterketak gelan edo etxean egingo dira, bakarka, eta, ondoren, horietako batzuen bakarkako zuzenketa jasoko duzue. Egindako beste hainbat denon artean zuzenduko ditugu denok denon akatsetatik ikasi ahal izateko. Dena den, ikasturtean zehar egiten dituzuenetatik, gutxienez, 4 bakarka zuzenduko dizkizuet. Ikasturte honetan, hautaprobetarako prestaketa ez da izango helburu bakarra.

IRAKURGAIAK:   

Ondorengo irakurgaiak irakurri beharko dituzue ikasturtean zehar:

      • 1go hiruhilekoan: hautazko irakurgai bat. Gaur egungo euskal autore baten obra bat hautatu behar duzu, originala behar du izan (itzulpenik ez da onartuko). Liburua irakurri ondoren, autore zein honen obrari buruzko artikulu bat prestatuko duzu Euskaljakintzako Irakurlearen Txokoan argitaratzeko. Ezin dira hautatu Euskaljakintzan jada argitaratuak dauden obrak (ikus zerrenda osoa hautaketa egin aurretik)
  • Hautatutako liburuak ez du azterketarik izango, gure blogean idatzi beharko den artikulu/kritika izango da kontuan hartzekoa gainditu den jakiteko. Azken lan hau egiteko epea 1go ebaluazioaren azken azterketa eguna izango da (ikus egutegia eta artikulua idazteko baldintzak Irakurlearen txokoan).
  • 2. hiruhilekoan irakurri beharreko liburua gainditu ahal izateko, azterketa bat gainditu beharko da (bi aukera izango dira). Gainditu den ala ez izango da soilik kontuan (ez dago bikain, oso ongi edo ongirik, esate baterako). 
  • Ikasturte amaierako notan izango dute irakurgaiek eragina: ezingo da ikasturtea gainditu irakurgaiak gainditu gabe.

NOTA IGOERAK:

  • Klasean burutzen diren lanketa esanguratsuenen jarraipena izango dira, hau da, ikasleak gelan burutzen diren lan edo proiektuen lanketa gehigarrien aurkezpenak nota igoerarako kontuan izango dira. Nota igoera hau 3 ebaluazioetako batez bestekoari gehituko zaio, ikasturteko azken emaitza sortuz. Nota igotzeko balio dezaketen jarduerak (guztiak irakaslearekin adostu beharko dira):
  • Irakurlearen txokorako artikulu gehigarri bat idaztea,  autoreari elkarrizketa egin ondoren (irakaslearekin liburuaren hautaketa adostu).
  • Beasain Idazlan Lehiaketarako 5-6 orriko idazlana aurkeztea.
  • Ariketa gehigarriak sortzea (4 edo gehiago).
  • Euskaljakintzarako derrigorrezko artikuluez gain, artikulu gehigarriak idaztea (4 edo gehiago, ikasturtean zehar).
  • Irakasleak proposatutako lankidetza jardueretan parte hartzea. 
  • Mintzalagun izatea. 
  • Liburu bat grabatzea.
  • Aurreko hainbaten nahasketa (irakasleak onartutakoa).

EDUKI  KONTZEPTUALAK:


1. UNITATEA: XX.  MENDEKO EUSKAL NARRATIBA

XX.a, MENDE BERRIA: LITERATURA BERRIA?

  • Testuinguru soziokulturala  
Mende hasierako kultur eragileak: Azkue, Urkijo, Mujika, Euskaltzaindia
  • Narratiba: 
Euskal eleberriaren hastapenak: T. Agirre eta ohitura-eleberria; J.M. Etxeita, errealismotik abenturara bidean 
  • Lirika: 
Olerkigintza mende berrian: E. Arrese, K. Jauregi, garaiko beste olerkari batzuk
  • Kazetaritza: 
Aldizkarien ugaritasuna: “Kirikiño”, J. Etxepare
  • Dramatika: 
T. Alzaga, A. Barriola, Euskal Iztundea
  • Testu-iruzkina: 
J.M. Etxeita, Josetxo

 

GERRAURREKO LITERATURA: PIZKUNDEA

  • Testuinguru soziokulturala 

Gerraurrea   

    Euskal irakaskuntzaren hastapenak
    Gerraurreko euskalgintzaren eragileak 

  • Lirika 
Olerkigintzaren Pizkundea: Lizardi, Lauaxeta, Orixe, Loramendi

  • Narratiba 
Gerraurreko nobelagintza: Anabi, Barrensoro, J. Barbier
  • Dramatika 
Antzerkiaren Urrezko Aroa: Labaien, Antzerti aldizkaria Karraskedo eta beste zenbait
  • Kazetaritza 

Hegoaldeko aldizkarigintza: Yakintza, RIEV, Euskera, Zeruko Argia 

Iparraldeko aldizkarigintza: Eskualduna, Gure Herria

  • Testu-iruzkina: 

X. Lizardi, Eusko-bidaztiarena

  

GERRAOSTEA: ILUNPEETATIK SORTZEN

  • Testuinguru soziokulturala  
                                                        Erbestea  

Argitalpenak:
EKIN argitaletxea, Euzko-Gogoa aldizkaria

  • Narratiba: 
Etxaide, Erkiaga, beste zenbait narratibagile
  • Lirika: 
Monzon, S. Mitxelena, Etxaniz, Iratzeder, gerraurreko olerkariak gerraostean
  • Dramatika: 
Labaien, gerraurreko egilea gerraostean; Larzabal; M.D. Agirre; Zubikarai
  • Testu-iruzkina: 
J.A. Loidi, Hamabost egun Urgainen

 

60KO HAMARKADA: BERRIKUNTZA KULTURALA

  • Testuinguru soziokulturala 

Gizartea literaturaren akuilu 

Argitaletxeak; Hizkuntza, literaturaren oinarri

  • Aldizkarigintza: 
Egan, Jakin, Igela, beste aldizkari batzuk
  • Europako joerak euskal letretan: 

K. Mitxelena, Txillardegi 

Beste idazle batzuk: Krutwig, T. Peillen, J. San Martin

  • Olerkigintza: aurrerako pausoa 
Mirande, Aresti
  • Testu-iruzkina: 
G. Aresti, Justizia txistulari

 

ESPERIMENTAZIOAREN ZIRRARA:

  • Testuinguru soziokulturala 
Herrigintza eta konpromisoa
  • Narratiba: 
Nobela berria: Saizarbitoria, Zarate, Urretabizkaia, beste nobelagile batzuk…
  • Olerkigintza: 

Poeta-ahots berriak: Artze, X. Lete, Lasa 

Izpiritualtasunaren altzoan: Gandiaga, J.M. Lekuona

  • Antzerkigintza: 
Esperimentazioaren osinean
  • Saiakera: 
Arregi eta J. Azurmendi
  • Testu-iruzkina: 
R. Saizarbitoria, Ehun metro

 

EUSKAL LITERATURAREN GAILURRERANTZ: 

  • Testuinguru soziokulturala 

Literaturaren autonomia abiapuntu: 

Literatur esparruaren aldarrikapena 

Literatur kontzepzio berria

Hedabideak

  • Idazle nagusiak

Atxaga, Sarrionandia, Izagirre, A. Lertxundi, beste idazle batzuk

  • Testu-iruzkina:

B. Atxaga, Soomaaliya

 

BELAUNALDI GAZTEAK BIDEAN AURRERA:

  • Testuinguru soziokulturala 

Belaunaldi gaztea: literatura heldua eta anitza 

Belaunaldi berriaren heziketa 

Literaturaren nondik norakoa

  • Zenbait idazleren lana erakusgai 
Jon Alonso, Pako Aristi, Itxaro Borda, Andoni Egaña, Aingeru Epaltza, Xabier Montoia, Arantxa Iturbe, Edorta Jimenez, Felipe Juaristi, Laura Mintegi, Inazio Mujika, beste idazle batzuk…


2. UNITATEA: HIZKUNTZA IKASGAI (errepasoa)

  • Euskaltzaindiaren Arauak
  • Testuaren ulermena eta lexikoa
  • Morfosintaxia: deklinabidea eta aditza

DEKLINABIDEA:

  • Zenbakiak eta datak
  • Mugagabea
  • Partitiboa eta “a” organikoa
  • Postposizioak
  • Toponimoak eta jentilizioak
  • Noren/Nongo, Norentzat/Norentzako eta diptongoz bukaturiko hitzak
  • Elkar, izenordain indartu eta bihurkariak eta bera/berdina bereizketa

ADITZA:  

  •  Indikatiboa
  • Baldintza eta baldintza-ondorioa
  • Ahalera
  • Subjuntiboa
  • Agintera
  • Alokutiboa
  • Orotarik
  • Aditzaren inguruko ohiko zalantzak: behar, lagundu, deitu, begiratu, jarraitu, ardura izan, ulertu, gogoratu, ahaztu, irten, sartu, atera, falta izan, berdin izan, igo, jarraitu, nahi izan, ukitu, astindu, iruditu, iritzi, aditzaren aspektua, merezi izan eta arazi.

SINTAXIA:

Perpaus Koordinatuak:

  • Emendiozkoak, hautakariak eta aurkariak

Mendeko perpausak:

  • Perpaus kontzesiboak eta baldintzazkoak
  • Perpaus konpletiboak eta zehar-galderak
  • Erlatibozko perpausak
  • Konparaziozko perpausak
  • Helburuzko perpausak
  • Denborazko perpausak
  • Moduzko perpausak
  • Kausazko perpausak 
  • Perpaus kontsekutiboak

ORTOGRAFIA

  • Zenbaki, ordu eta daten idazkera
  • Laburtzapenen idazkera
  • Maiuskularen erabilera
  • Hitz elkartuen idazkera
  • Toponimoen eta jentilizioen idazkera
  • Pisu, neurri, edukiaren eta beste zenbait partikularen idazkera 
  • Maileguen idazkera

 ITZULPENGINTZA (denbora ematen badigu)

  • Abestiak
  • Programa informatikoak
  • Wikipedia

 

3. UNITATEA: HAUTAPROBA

  • ULERMENA
  • GAIA ETA LABURPENA
  • MOLDATU ESALDIAK
  • IDAZLANA

ISTORIO ELKARRERAGILEAK

EUSKALJAKINTZAKO ARTIKULUAK

  • EGINGO DITUGUNAK:

BESTE GU

EUSKAL HERRIA ETA JAPONIA, GERTUAGO

BEHARREZKOA DEN OHITURA

ELKARRENGANAKO BEGIRUNEA

IKAROREN AMETSA BETETZEN

BARNE OREKA

SUITZAKO JAK-A

HOMO ECONOMICUS

JUANITO OIARZABAL

MUJIKAREN BETAURREKOAK


4. UNITATEA: AHOZKOA

Helburuak:

  • Ahozko diskurtso koherente eta zuzen bat sortu.
  • Ideiak ahoz arrazoitu eta aurkeztu.
  • Ahozko azalpen bat ondo egituratu.
  • Ideia nagusiak eta osagarriak bereizi.
  • Antolatzaile egokiak erabili.
  • Ahozko azalpena hobetzeko hainbat baliabide erabili.
  • Modu kritikoan entzuten ikasi.

o Atal hau lantzeko IKTeroetan artikulu honetan azaldutako metodologia erabiliko dugu: Ahozkotasuna eta teknologia berriak.

o Taldearen balorazioa (taula osatuz) eta irakaslearen balorazioa izango dira kontuan emaitza jartzerakoan (irakaslearenak pisu handiagoa izango du).

o Erregistro formala edo maila jazoan egingo dira aurkezpenak (euskara batuaren ahoskatze arauak jarraituz ahal den neurrian).