Ziekoko dantzak



Irailaren zortzian Plazako birginaren eguna da, Herriko Patroia; egun honetan Prozezio bat egiten da eta aurrean aipatutako dantzak dantzatzen dituzte. Uztailaren lehen astean ere ikus daitezke dantza hauek, Banderari erreberentzia bat eginez honen jaia ospatzen dutenean; baina egia esanez gero jai hau ez da aurrekoa bezain ospetsua zeinen zortzi emakumek dantzak antzezten dituzten katxi tradizionalaren laguntzaz.

Gerra zibila gertatu zenetik mutilek ez dituzte neskak haien dantzetan laguntzen aintzinean egiten zen bezala eta horregaitik dantza horiek galtzen joan dira guztiz desagertu harte. Dantza hauen adibide bezala Makila- Dantza eta trokelaketa ditugu. Normalki “ dantza bota”dantzan hasten dira gazteak ondoren gendez egindako gaztelu bat egiteko. Gaztelu honetan goraino iristen denak aran guztiak goraipaten dituen oihuak botatzen ditu.

5 dantza osatzen dute zikloa: Kalejira, Dantza, Lau Kaleko, Arbolaren dantza eta Jota.

Kalejira
Ama birgina ermitatik elizarako bidea egiten denean eramaten dute eta alderantziz, eta baita ere kalegira egiteko erabiltzen dute edo dantzaren batean atera eta sartzeko.
Dantza honen koreografia nahiko sinpleada, bi lerrotan jartzen dira dantzariak eta pausua lekutik bertatik jarraitzen dute dantza bukatu arte. Honi buruz ikertu ondoren uste da doinu gau Laguardiako Nikolas Gartziaksortu zuela

Dantza
Neskak ateratzen dira dantzatzera bi lerrotan eta “V” bat eginez bere lekuetatik agurtu egiten dute, danbor hotsa entzutean mugitu egiten dira bi lerro lortu arte eta dantzan hasten dira.

Arbolaren dantza
Zinta dantza bada ere bere ezaugarri batzuek dantza hau berezia egiten dute. Arbola bi lerroen artean dagoen pertsonak heltzen du eta behin eta berriro errepikatzen den doinua jarraituz dantzariak lekuz aldatzen dira. Zinta batzuk zuhaitzetik zintzilikatu behar dira, lehenengo zinta txuria goian eta ondoren gorria behean, eta hau egiten dutenean belaunikoz geratzen dira zuhaitza besarkatuz. Horrela egiten dute lehenengo bi bikoteek, hurrengo bikoteek arbola zutik besarkatzen dute eta azkenengo bikoteak zuhaitza besarkatzera doazelako itxura egiten dute baina haien lekuetan salto bat egin eta dantzaren hasierako tokietara bueltatzen dira.
Beste guztiak gutxika-gutxika beren hasierako lekura bueltatzen dira eta borobil baten jarrita daudenean dultzainaren doinua aldatu egiten da eta kastañuelen laguntzaz lehenengo biak kanporuntz ateratzen dira atzekoek jarraitzen dituzten bitartean, guztiak hasierako lekuetan egon arte.

Jota
Denborarekin jota hau herrikoia, tradizionala eta bertakoa izatera iritsi da, baina adituek esaten dute hasieran dantza hau ez zela dantzatzen taldean neskarik ez zirelako. Normalean dantza hau ikuskizunaren bukaeran egiten da, beste dantza guztiak egin eta gero eta horrela ikuslea pozik geratzen da musika alaia pausoikusgarriekin nola lotzen duten begiratuz. Pauso hauetan neskek borobil batean dantzatzen dute, aldeetara mugitzen diren bitartean.
Comments