Ormatxulo

J. I. Iztuetaren "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia" liburuan jasotako Soinu Zaharren artean dugu Ormatxulo.

Soinu Zahar guztiak bezala, Ormatxulo koreografi libreko dantza dugu. Hau da, dantzariak egin beharreko urratsak aukeratzen ditu, beti arau hauek errespetatzen dituelarik: 

1) Zailtasunaren mailaketa. Errazetik hasi eta zailagora joan behar du dantzak. 
2) Simetriaren legea. Alde batera egiten dena, bestera ere dantzatu behar da. 
3) Egituraren jabegoa. Dantza bakoitzaren egitura bihurria errespetatu behar du, frase bakoitzaren amaieran pausoak ixten - itxiera pauso berezi bat da- eta frasearen barruko subzatiak ere mantentzen simetria eta urratsen zailtasunaren progresioa.





Comments