Arku dantza eta Domingiloa

Gorulariak deritzon dantza liho-lana irudikatzen duen estanpa bat du eta bi dantza: Arku dantza eta Domingiloa. Aurkitu diren idazkietan adierazten denez, Arku dantza 1828. urtean dantzatu zuten neskek Erregearen aurrean, eta Domingiloa, mutilek Gorpuzti eguneko prozesioan egindako dantza bat izan zen. Hala ere, 1886. urtean Durangon Euskal jaiak ospatu zirenetik aurrera, aurreko estanpa sartu zen eta danztetan gizonezkoek eta emukumezkoek parte hartzen zuten.

Joan den mendeko 70 hamarkadatik aurrera, dantza-multzo hori Iurretako jai egitarauaren barruan sartu zuten, eta ordutik, urtero dantzatzen dira San Migel jaietan.










Comments