Euskera "sencillo" I

EUSKERA SENCILLOAREN MANIFIESTOA

Obraren zati honetal bi aktoreek euskera ikasteko izan dituzten zailtasunak azaltzen dituzte

(...)

Patxo: Zera... “Euskera Senzilloaren manifiestoa” aurkeztuko dugula eta kitto.

Mikel: Hala da. Eta gu bagara nor horretaz hitz egiteko. Esperientziarik ez zaigu falta gero.

Patxo: Bai. Hain zuzen ere, ni munduko euskaldunberririk zaharrena naiz.

Mikel: Barkatu, baina neu naiz munduko euskaldunberririk zaharrena.

Patxo: Ni ikasten hasi nintzenean Garzon epailea oraindik abokatu progrea zen. Eta ez zegoen ordenadorerik.

Mikel: Ni hasi nintzenean ez zegoen ezta boligraforik ere, eta luma eta tinteroarekin idazten genuen.

Patxo: Guk pergaminoetan.

Mikel: Guk papiroetan.

Patxo: Guk harrietan, zintzelarekin.

Mikel: Guk kobazuloetako hormetan pintatzen genuen. “Ni Neandertal naiz. Zu Cromagnon zara. Hau bisontea da...”

Patxo: Ni Jurasikoan hasi nintzen, eta euskera oraindik inbentatu gabe zegoen. Bi ikasle ginen. Diplodokus bat eta ni, eta irakasleari Homo erectus esaten genion.

Mikel: Bale.  Errenditzen naiz.

Patxo: Urteak pasa dira, ezta?

Mikel: Glaziazioak!

Patxo: Zenbat kurtso! Zenbat mintzapraktika!  Zenbat poteo euskaldun... Zenbat zirrosi hepatiko...

                 (Mikel negarrez hasten da)

Patxo: Hepatiko ez? Hepatiren...? Hepatitik...?

Patxo: Ez, ez da hori... zera... hori guztia esatean pentsatzen hasi naiz gaurtik aurrera ja ez dudala izango ez klaserik, ez mintzapraktikarik ez poteo euskaldunik eta...

Patxo: Triste zaude?

Mikel: Bai zera! Pozez zoratzen. Azkenean libre sentitzen naiz. Euskalduna, bai, baina batez ere libre. Ze bale, euskalduntzea ondo dago... eta abar... Oso ondo... Puta madre. Eta kalte kolateralak?

Patxo: Hori da. Hitz dezagun kalte kolateralei buruz.

Mikel: Bigarren maila. (Boxeo keinuak egiten) “Ematen dizut. Ematen diegu. Ematen digute. Ematen dit, ematen didak, ematen didazu, ematen didate...” Tabike nasalaren desbideraketa.

Patxo: Seigarren maila. “Erori natzaik, erori natzaio, erori natzaizu, erori natzaizue, erori natzaie”. Azkenean  irakaslea gainera “erori zitzaidan”.

Mikel: Hamaikagarren maila: “banatorkik-banatorkio, banoakizu, banoakizue”. Hainbeste “joan” eta “etorrirekin” meniskoa zisko eginda.

Patxo: Hobekuntza: “Naramak, narama, naramazu, naramazue, naramate.” Paraplejia.  Ordurtik “eraman” egin behar naute.

Mikel: Mintza praktika: “Jan nezakeen. Ezin zenezake bazkaldu. Gosal zezakeen. Ezin afal genezakeen.” Anorexia.

Patxo: EGA.  “Nakusak., nakusa, nakusazu, nakusate...”

Mikel: Neurosi paranoikoa.

Patxo: (Urduri) “Narabilkik, narabil, narabilzu, narabilzue, narabilte...”

Mikel: Lasai, Patxo. Kontrola zaitez!!

Patxo: Ezin dut, kontrolatzen naute, erabiltzen gaituzte...

Mikel: Mesedez, ba al dago sikiatrarik aretoan? Norbaitek lagun diezagula, arren!

ĉ
lizentziak 2010-2011,
1 jun. 2011 1:35
ĉ
lizentziak 2010-2011,
1 jun. 2011 1:35