01.- Aurkezpena

2016-17 ikasturteko Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren Sitesa dugu hau

Jardunaldia urriaren 25 eta 26an izan dugu, Leioan (EHUko Areto Nagusian). Jardunaldiaren hitzaldiak, horietan baliatutako dokumentazioa eta jorratutako gaiei buruzko dokumnetazio osagarria topatuko dituzue hemen

Jardunaldiaren ardatza hau izan da: "Euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen ikastetxearen Hizkuntza Proiektua"

Lau aztergai nagusi izan ditugu:
  • Euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen eskolaren ezaugarriak, betekizunak eta erronkak
  • Hizkuntzaren Trataera Integratua (bateratua eta dibertsifikatua)
  • Hizkuntzaren Trataera Integrala (Arloetako edukiak eta hizkuntza alderdiak batera lantzea)
  • Ikasgelan nola egin lan euskara H2 duten ikasleek euskarazko gaitasun egokia  (2H) gara dezaten?
Gainera Ikastetxeko Hizkuntza Proiektauri hurbilagotik begiratuta honako hauek ere aurkeztu ditugu:
  • Hizkuntza Proiektua lantzean bi ikastetxek egindako ibilbidearen  eta hartutako zenbait erabaki esanguratsuren berri
  • HNren ikuspegitik hainbat iradokizun eta proposamen IHiPari begira

Jardunaldia amaitutakoan, bertan landutako gaietan sakontzeko aukera izango dugu HNATen (azaro eta abenduko) mintegi-bileretan (eskualde arteko lan-saioetan edo eskualdean bertan. Lan hori egiteko proposamena ere topauko duzue hemen: 09.- Jardunaldi ondorengo sakontze-lana mintegietan
Comments