Webquesta ikerketa bat burutzea helburu duen egitura finkoko baliabide didaktikoa da. Ikerketa hori sareko baliabideen bitartez gauzatzen da eta elkarlana eta erantzukizuna ditu oinarrian.
Erabiltzeko aukerak:
Webquestek aukera ematen dute, besteak beste ondokoak lortzeko:
Ikasleak teknologia berrietara hurbiltzeko.
Gelan elkarlana sustatzeko.
Ikasgaia era erakargarriagoan lantzeko.
Edukien bilketa, antolaketa eta sintesia sustatzeko.