Naturaren Zientziak T

SIMULAZIOAK

Zientzia gertaerak hobeto ulertzeko eta gai konplexuak ikasteko balia ditzakegu simulazio edo animazio zientifikoak; gainera, interaktibitatea erabiltzea ahalbidetzen dute, eta abiadura handiz egin ditzakegu hainbat operazio eta dagozkion erantzunak lortu. 

Adibide gisa baliabide interesgarri hauek eman ditzakegu: 
Esteka honetan duzue simulazio-bilduma zabala zientzia esparruko jakintzagaiak lantzeko.

Adibide gisa, simulazioekin lan egiteko prozedura ikus dezakegu Kimikako saio batean

 

INFOGRAFIAK Ezinbesteko tresnak dira infografiak hezkuntzan. Formatu entretenigarria (ameno), sintetikoa eta (visual) ..... baliatzen dute gertaerak, prozesuak, albisteak edo datuak emateko; horrela, ikaslee nerabeek informazio zaila edo konplexua ulertzea errazten dute, eta interesa piztea bultzatzen dute. Hainbat aukera ematen dituzte didaktika (explotación didáctica). Adibidez, helburu hauek lortzeko balia ditzakegu: kurrikulumaren edukiak ulertzen laguntzeko, errepasatzeko edo zabaltzeko, adierazpena eta sormena bultzatzeko, e.a.  
   Infografiak ingelesez  
 
BESTE ZENBAIT TRESNA  

Ideiak antolatzeko eta datuak irudikatzeko

  • Grafikoak sortzeko tresna online (Kid’s Zone). Eskolan erabiltzeko, gidatua eta oso erraza.  Datuak ikusteko aukera ematen du, hainbat grafiko mota erabiliz, eta ordenagailuan bertan gorde daiteke emaitza. Izena eman gabe erabil daiteke, eta informazioa inprimatzea eta bidaltzea ere ahalbidetzen du.
  • Organizadores gráficos, ideas y recursos. Informazioa antolatzeko, erlazionatzeko eta ikus-formatuan aurkezteko baliabideak eta tresnak: txantiloiak, denbora-lerroak, buru- eta kontzeptu-mapak, kontraste-mapak, e.a. Hipotesiak plazaratzeko, sekuentziak garatzeko, zergatia-ondorioa erlazioak ezartzeko, berdintasunak eta ezberdintasunak identifikatzeko eta beste egiteko erabil daitezke antolamendu-tresna horiek.
  • Chart Chooser Emandako aukerak sakatuz, datuen artean zer erlazio dagoen balioesten du, eta adierazteko grafiko egokia aurkitzen laguntzen digu tresna horrek; jarraian, dagokion txantiloia (barra-, zutabe-, lerro-, sektore- edk borubuila-diagrama) ematen du. Excel edo Power Point formatuan deskargatzeko prest ditugu eta datuak bertan sartzeko. 
  • Ayudas gráficasEskolan erabil daitezkeen antolazteko eta sailkatzeko tresnen txantiloi iprimagarriak (PDF formatuan): sekuentzia-taulak, planfikazio-taulak, denbora-lerroak, ipuin-mapak, ideia-mapak, zuhaitz-diagramak, e.a. 
Mapa geografikoak 
  • Google maps : erabilerraza da, eta etengabe gaurkotzen da. Zalantzarik gabe, interes handikoa hezkuntza mailan. Adibide gisa jarduera hau eman dezakegu: el agua en la comarca de Pamplona. Hainbat aukera ematen ditu jarduera didaktikoak garatzeko. Talde-lana eginez, landare- edo animalia-espezie baten banatze-mapa egin dezakete ikasleek, hobi mineralen ea arroken kokalekuka aurkitu ditzakete, hegaztiak ikusteko zonak non dauden edota lur-zoruak nola banatzen diren zehaztu dezakete. Zonaldea eta mapa mota auerka ditzakete, eta mapak edita ditzakete gune interesgarriak, argazkiak eta beste edozein informazio osagarri gehituz. 
Adibideak Naturaren Zientzietan eta Ingurunearen Ezagueran:
  • Natura-ibilbide bateko leku interesgarriak. Itinerario geológico Desert de les Palmes
  • Makroelementu biologikoak edo geologikoak adieraztea: mendizerrak, ibaiak, haranak, sumendiak, lurrikarak gerta daitezkeen alderdiak, basoak. Fosa tektonikoak Maestrazgoa(?)
  • Mikroelementu geologikoak aurkitzea guen jakin batean: arrokak, mineralak, fosilak. eraikuntza-materialak... Zapaldu Bilboko fosilak / ¡Pisa los fósiles!
  • Mikroelementu biologikoak aurkitzea: fauna, flora, berdeguneak...Madrid verde
  • Ingurumen-arazoak dituzten guneak: kutsadura-guneak, zabortegiak, espezie  babestuak edo desagertzeko arriskuan... World's Worst Polluted Places 2007
  • Umapper Flash formatuan, norberak nahi duen moduan eta webgune batean elkarbanatzeko edota txertazeko mapak egitea ahalbidetzen du. Goggle Map-en funtzioak hobetzeko aukera ematen du, geure mapak egin baititzakegu. Mapak hobetzeko aukera berriak ematen dituen  txantiloi sorta bati esker egin dezakegu hori guztia, adibidez, eguraldi-mapa, QuizMap, twitter mapa eta abar...
Adibidez, QuizMap erabiltzen badugu, mapan gune baten geolokalizazioa egitea da ikasleen lana, aurretik planteatutako galdera bati erantzuteko. 
  • Google Earth  Lurreko edozein lekutara joateko aukera ematen dizu; satelite bidezko irudiak,  360º-ko irudiak, 3D irudiak, mapak, erliebearen irudiak, ozeanoa, eta urrunen dauden galaxien zeruko mapa ere ikus ditzakegu. Geografia edukia zehaztasun handiz esploratzea ahalbidetzen du, eta bisitaturiko lekuak gorde eta beste edozein erabiltzailerekin parteka ditzakegu. Demagun Energia Berritztagarriak ikasten ari garela. Azpiegituraren hasierako kostea eta tamaina handiko makinak instalatzeko leku egokia bilatzea dira energia berriztgarrein arazo nagusiak. Google Earth erabiliz, kokaleku egokia aztertu eta hainbat energia-iturri eskuragarri topa ditzakegu. Adibide gisa, haize-energiaren kasua ikus dezakegu webgune honetan: juicygeography.  

  • Oso baliagarria izan daiteke Google Earth programa Geologiako ikastorduetan. Aukera horietako batzuk ikus ditzakegu ITE-k egindako Unitate Didaktikoak Plaken Tektonika gaia lantzeko. Adibidez, dortsal ozeaniko baten gainean hegan egin dezakegu, distantziak neurtu edota erliebea 3Dn ikusi. Harrigarria da. Movimientos de la Tierra, su relieve y los movimientos tectónicos mediante plataformas virtuales 
  • Xpeditions Atlas (National Geografic). Munduko mapak (kontinenteak, herrialdeak...) sortzen ditu tresna horrek; informazio oinarrizkoa edo zehatza eman dezake, mugak zehaztuta edo zehaztu gabe -erabiltzaileak agindu bezala-, GIF edo PDF formatuan. Más mapas.  
  • Worldmapper:  kartograma- edo mapa-bilduma handia da; bertan, aukeratutako kategoriaren arabera (biztanleria, osasuna, hezkuntza, bortizkeria, pobrezia, baliabideak....) erakusten da geografia-esparru bakoitza. Horrela, inpaktu bisual handia dute mapetan islaturiko zifrek eta ehunekoek, eta informazioa hobeto ulertzen laguntzen dute. Grafikoaren datuak biltzen dituen PDF formatuko posterra dago mapa bakoitzeko.  
  • WikiMapia: Google Maps eta wiki artekoa; lankidetzan jardutea ahalbidetzen du, esparru bakoitzeko mapak desrkibatzeo etiketak erabiltzen baititu.   
  •  
    Irudiak eta tresnak on-line irudiak tratatzeko (eraldatzeko):

    Beste zenbait tresna

    • Glogster eta EduGlogster. Posterrak sortzeko dira (multimedian edo inprimatzeko). Posterrak erabiliz, erraz aurkez ditzakete ikasleek beren ideiak eta hobeto uler ditzakete beren ikaskideek.  Edukia negoziatu (adostu) behar dutenez, tresna egokia da eztabaida emankorra bultzatzeko. Testuak, irudiak, bideoak, musika eta gehigarri apaingarriak erabili daitezke Glogsterreko posterrak egiteko; bukatutakoan, posterra inprimatzeko aukera dago xaguaren eskuineko botoia sakatuz. Web orrialde batean txertatzeko, ezinbestekoa da izena emata (doakoa da). Adibide eta informazio gehiago lortzeko: Taller de Glogster en castellano por Lourdes Domenech, Lexiglogsterando (A pie de Aula blogean, Lourdes Domenech). 

    • Scrapblog: doako aplikazioa da, on-line; oso erraza eta zabala da, eta hainbat elementu multimedia konbinatzeko aukera ematen du aurkezpenak edo posterrak egiteko. Jarduera asko egitea ahalbidetzen du: norberaren argazkiak, irudiak eta bideoak sartzea, hondoak eta hondo-musika aukeratzea, diapositiboen arteko trantsizioak zehaztea, elemetnu apaingarriak gehitzea, testuak sartzea (errotulu edo otarteko gisa), argazkiak editatzea (moztu, zuzend, efektuak eragin...) eta abar. JPG formatuko artxiboetan deskargatu daiteke emaitza, webgune batean sartu edo on-line ikusi.  

    • Ebakin-liburua definitzeko termino ingelesa da scrapbook, hau da, argazki-bilduma da. Scrapbooking egiten da oroigarriak edo ebakinak egunkari-liburu batean gordetzen direnean.  Adibide gisa, Libro virtual de Ciencias Naturales eman dezakegu; bertan, jakinmina pizten duten artikuluak irakurri eta idazten dituzte ikasleek eta irakasleek. 

    • Generadores online de material educativo: material didaktikoa on-line sortzeko balaibideen zerrenda iruzkindua; mapak, ziklo-diagramak, denbora-lerroak, egutegiak, komikiak, kartelak edo gigantografiak egin daitezke (baliabide egokia da kartela komunikazioa eta eztabaida bultzazeko) 
    • Adibidez, industria-garapenaren eta berotze-globalarena rteko erlazioa ikertzeko, denbora-lerroa egiteko eska diezaiekegu ikasleei, garai bateko makinak eta erabilitako erregaiak adieraz ditzaten. 
    • Esteka honetan ikus dezakegu beste adibide bat: línea de tiempo creada por el alumnado sobre científicos
    • Zientzialariren baten jaiotzaren edo heriotzaren mendeurterrena balia dezakegu; adibidez, Dimitri Ivánovich Mendeléiev (elementuen Taula Periodikoaren sortzailea) zientzialari errusiarra har dezakegu, eta aukera eman ikasleei haren biografia egiteko sormena eta orijinalitatea baliatuz: komiki bat eginez.  
    • Text2Mindmap: testuak bihurtzen ditu on-line tresnak horrek ikuste-mapak lortzeko; Hitz- edo esaldi-zerrenda bat idatzitakoan, informazioa prozesatzen du aplikazioak eta dagokion mapa sortzen du. Nork bere gustura egin dezake mapa (lerro mota, kolorea, letra mota) eta JPG artxibo gisa gorde. Adibide hauek ikus ditzakezu: 

      Mapa para la educación en valores

      Mapa mental para una clase de arte

    • Google body: giza gorputzaren ikuspegi osoa eta zehatza ematen du, eta ederki bereizten ditu pertsona baten fsionomia osatzen duten zatiak eta geruzak. Pertsona baten 3D eredua egiten du  Google Bodyk eta giza anatomiaren zatiak aztertzeko eta ikertzeko aukera ematen dio erabiltzaileari. Zehaztasun eta sakontasun handiko zoom-a eta geruza-nabigatzailea ditu tresna horrek; zenbait mailatan gainjartzen dira geruzak eta graduatu ere egin daitezke. 

  • Wordle Hitz-hodei bihurtzen du testua (askea edo web jakin batekoa); behin idatzita, edo testua zein URL-n kokatuko dugun erabakita, gure gogoak edo beharrak asetzeko. Koloreak, hizkien kokapena, orientazioa eta letra-mota aukera dezakegu. Gainera, emaitza inprimatzea, kopiatzea edo web batean txertatzea ahalbidetzen du. 

  • Wordle: irudiak egiten ditu zure blogean gehien erabilitako hizkiekin edota emandako edozein testurekin. Oso praktikoa eta erabilerraza da (ez da izenik eman behar). Testu baten edukia analizateko balio du. Gainera, erraz ikus ditzakete ikasleek zer hitz errepikatzen dituzten gehien beren txostenetan. 

    Adibidea. Cómo trabajar sobre dos artículos de medioambiente