Sarrera

  • Web gune hau lan-tresna gisa sortu da.  Eskolako arlo eta ikasgaiak lantzeko IKTbidezko praktika didaktiko onak eta baliabideak biltzen ditu.
 

 

 TPACK (Technological Pedagogical Content Knowledge) lan planteamenduak IKTak txertatzeko diseinu kurrikular eraginkorrerako bidea zehazten digu eta txertatze arrakastatsua gertatzeko ezagutzak ematen dizkigu. Funtsean, hiru ezagutza-jakintzen uztarketa proposatzen digu irakas-ikas jarduerak diseinatzerako orduan:

·         Jakintzagaikako ezagutza.

·         Ezagutza didaktiko-pedagogikoa.

·         Irakaskuntza eraginkorrerako ezagutza teknologikoak.