8. Kontzeptuzko mapak egiteko aplikazioak

Gelan, edozein gaiarekin lotuta, testu bat irakurtzea proposatzen diegunean ikasleei, modu desberdinetan landu ahal dugu irakurketa hau. 
Askotan kejazten gara ikasleek ez dutelako ulertzen irakurritakoa. Zelan hobetu ahal dugu ulermenezko irakurketa? Proposamen desberdinak daude baina adituek esaten dute irakurketa estrategiak esplizitoki landu behar direla ikasleekin haiek bereganatzeko. Bideo honetan ikus dezakezue, gaian oso aditua den Isabel Soléren hitzaldi bat horretaz hitz egiten.

Estrategia hauen artean eskemak eta kontzeptuzko mapak egitea dago. Ikasleei, ez bakarrik eskatu, irakatsi behar diegu eskemak eta kontzeptuzko mapak egiten, oso zaila da eta. 

Gaur egun,  holakoak egiteko aplikazio digitalak erabil daitezke. 
Adibide moduan, ondoan dagoena da "Irakurketa estrategi"ei buruzko kontzeptuzko mapa digital bat.


Make your own mind maps with Mindomo.


Kontzeptuzko mapa digitalak egiteko aplikazio digitalak

Milaka aplikazio topatu ahal dugu kontzeptuzko mapak egiteko. Bi motatako aplikazio daude:



Lan proposamena zera da:
  • Zuek aukera duduen gaiari buruzko mapa bat osatzea. Horretarako zuk ekarritako materiala eta interneten bilatutakoa erabili (estekak, irudiak, bideoak...). Ez baduzu eser ekarri aukeratu testuren bat (Aukera 1, Aukera 2) eta horren edukiari buruz osatu mapa bat.
  • Gero, Sites honetan, bakoitzak bere orrian, txertatuko duzue.



Comments