Gida didaktikoa

 
 

 

ARLOA

Hezkidetza Zehar Lerro eran lan egiteko diseinatuta dago.  Beraz, arlo desberdinetan landu daiteke: Hizkuntza eta Literaturan, Gizarte Zientzietan, Natur Zientzietan, Plastikan, Tutoretzan...

 

MAILA

 

3. zikloa

 

 

 

HELBURUAK

 

Emakumeek bere garapenerako historian zehar izan dituzten oztopoak eta zergatiak aztertu.
Eremu hauetan aritu diren emakumeak  berreskuratu
Haien ekarpenak ezagutu eta baloratu

 

 

 

EDUKIAK

 

 

 

Lana aurrera eramateko bi eremu aukeratu ditugu:
  • emakume ikertzaileak
  • emakume esploratzaileak
Bi eremu hauen barruan ikasleek aztertu beharko dute emakume hauen:
  • biografia
  • obra, ekarpena
  • izan dituzten zailtasunak eta beraien zergatiak

EBALUAZIOA

 

 

Ebaluazio atalean begiratu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK

 

Taldekatze mota eta lanaren antolamendua:

 

- Lana bikoteka edo taldeka (5-6 lagun) egiteko planteatuta dago.
- Aukerarik hoberena webquesta 4 arlo desberdinetan lantzea izango litzateke, arlo bakoitzean eremu bat aztertuz.
Arlo batean baino ez baldin bada egiten, irakasleak, ikasleen kopurua eta duen denboraren arabera, erabaki beharko du eremu bat soilik lantzen (beraren arlokoa) edo  eremu guztiak aztertzen. Azkenengoa aukeratu ezkero, irakasleak erabaki beharko du eremu bakoitzean zein emakume ikertu, guztiei buruz lan egitea ezinezkoa baita.
Aspektu teknikoak:
- Ikasleei esaten zaien moduan, horma-irudia osatzeko erabili ahal dira programa informatikoak (word, power point, publisher, paint...) edo eskuz egin. Proposamen honetan IKTen erabilpena bultzatu nahi dugu ikasleen artean, beraz hobe izango litzateke prozesu osoa IKTen bidez egingo balitz. Dena den, gure asmoa ere izan da IKTen erabilpena oztopoa ez izatea lan hau aurrera eramateko, horrela balitz papera, kartulinak, margoak, etab hor daude.
- Jardueretan agertzen diren tauletan ezin da idatzi hau web orria da eta. Taulak erabiltzeko bi aukera daukagu: inprimatu eta eskuz idatzi, edo word dokumentu batean kopiatzea. Azkenengoa egiteko hauxe da bidea:
·        Saguarekin taula aukeratu
·        Goiko "barra de herramientas" delakoan aukeratu "edición" eta honen barruan "copiar".
·        Word dokumentu bat zabaldu eta eman "edición" eta barruan "pegar". Orain taulan idatzi ahal duzue

Errekurtsoak:

- Jarduera bakoitzean helbide bat baino gehiago eskaintzen da. Barruan aurkitzen diren artikulu eta testuak maila desberdinetakoak dira. Ez da beharrezkoa guztiak erabiltzea. Zuok, irakasleok, zuen ikasleen mailaren arabera aukera dezakezue non sartu eta zein erabili.

- Errekurtsoak euskaraz ere eskaintzen saiatu gara baina askotan ez da erreza izan, beraz helbide gehienak gaztelaniaz daude. Helbideren bat ingelesez ere sartu ditugu, irudiak edota eskemak erabilgarriak direlako.

DENBORALIZAZIOA

 

 

6-8 saio.

 
 
 
 
 
 
 
Comments