SENA

Zer da SENA?

SENA (Neuroentzumenezko Estimulazio Sistema) entzumenaren bidezko informazioa eskuratzeko zailtasun eta oztopoak lantzen dituen metodoa da. Entzumenaren bidezko informazioaren jasotzea eskasa baldin bada, informazioaren prozesamendua okerra izango da, hau da, burmuinera ez da era egokian helduko. Honen ondorioz, ikaskuntzarako beharrezkoak diren zenbait prozesu (pertzepzioa, arreta eta memoria) kaltetuak gera daitezke, oinarrizko ezagupen prozesuetan eragozpenak sortuz, hala nola, hizkuntzan, idazketan, irakurketan eta pentsamenduan.

Aldi berean, SENAk arlo kognitibo, emozional eta konduktualean ematen diren arazo edo oztopoetan langun dezake.

Ikerketa ugarik bermatu dutenez, entzumen oztopoek, ikaskuntza prozesuko oztopoekin, TDAHarekin, Alzheimerrarekin, autismoarekin zein  depresioarekin erlazioa dute. Entzumenaren diskriminazioa da arazo hauen sorrera, eta ez gorreria bera.

SENA aplikatzea gomendatzen diren kasuak

  • AGEH. Arreta gabezia eta hiperaktibitatea

  • Memoria arazoak

  • Kontzentratzeko arazoak

  • Ikaste zailtasunak

  • Irakurketa eta idazketa arazoak

  • Irakurketa ulermenaren oztopoak

  • Hizkuntza berriak ikasteko oztopoak

  • Entzumen diskriminazioan arazoak

  • Hitzak zuzen ahoskatzeko zailtasuna

  • Eskolarizazio prozesuko etekinetan oztopoak

  • Erantzunetan moteltasuna

  • Jarrera arazoak

  • Fatiga

  • Emozio aldetik ahultasuna

SENA metodoaren helburuak

SENAk soinuaren bitartez entzumenean gaitasun funtzionala berreskuratzea eta hobetzea du helburutzat. Horretarako entzumena estimulatzen da egitura armonikoa birmoldatuz.

Ebaluazioa

Audiometria entzumen test baten bidez, pertsona bakoitzak behar dituen aldaketak eta lortu beharreko onurak zeintzuk diren ikusiko da.

Diagnostikoa

Ebaluazioa egin eta gero hiru egoera ezberdin aurki daitezke:

Entzumenezko oztopoak: gorreria (hipoentzumena), hiperentzumena (garapen arazoak dituzten pertsonak) y akufenoak.

Ikaskuntza prozesuan zailtasunak: arreta, entzumenezko oroimena, hizkuntza, irakurketa eta idazketa.

Nahasmen emozionalak: antsietate eta depresioa.

Datuak interpretatzerakoan zenbait balore kontuan hartzen dira: bezeroaren adina, hemisferioaren bereizketa, frekuentziak (....) eta perfil audiometriko normaletik aldentzen diren puntu kritikoak.

Funtzionamendua

Lehenik eta behin audiometria bat egiten zaio bezeroari. Honen arabera, pertsonaren beharrizanak baloratzen dira eta musika modulatu bat prestatzen da bakoitzaren emaitzak kontuan izanik. Guzti hau ordenagailu programa baten bitartez egiten da.

Tratamendua 45 minututako 10 saiotan banatzen da, bost egunetako saioak izaten dira, bitartean bi egunetako atsedena izanik. Egun hauetan zehar bezeroaren jarraipena egiten dugu beraien beharrizanak aztertzeko. Behar izanez gero, psikoterapia saioekin osatzen da.

Bezeroaren parte-hartze zuzena behar ez duen sistema da. SENA ume, nerabe, zein helduetan aplika daiteke.

Emaitzak/aldaketak

Aldaketa batzuk estimulazioa amaitu eta denbora gutxira nabari daitezke, hala ere, aldaketa nabarmenenak bi edo hiru hilabete pasa ondoren ikusten dira. Pertsonak era ezberdin batean edo berarentzat berria den modu batean entzuten ikasi behar du, eta horregatik batzuetan aldaketak denbora bat pasa ondoren hasten dira.

Interakzioak

SENA beste edozein terapiarekin bateragarria da, are gehiago, beste esku-hartzen eraginkortasuna hobetzen laguntzen du (logopedia, psikologia, etab.).

Onurak

Ez da prozesu intrusiboa, farmakorik ez da behar, beste terapiekin guztiz bateragarria da eta aldaketak epe laburrean nabaritzen dira.