Bilatzaileak‎ > ‎Nola bilatu‎ > ‎

NAOn




Nafarroako Aldizkari Ofizialean NOLA BILATU


Nola esaten ote da euskaraz "resolución" edo "convenio colectivo" edo "servicio navarro de empleo"? Interneteko bilatzaileak oso lagungarriak izan daitezke terminologia kontuak argitzeko. Nafarroako Aldizkari Ofiziala erabilirik, trikimailu txiki bat bada halako hitzen ordainak bilatzeko.



1. Sartu Nafarroako Aldizkari Ofizialaren webgunean:


http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/


Aukeran, gaztelaniazko orrian sartu, hau da, lehenbizi agertzen den orrian, izan ere, normalean, bilaketak gaztelaniatik euskarara eginen ditugu. Bilaketa euskara-gaztelania noranzkoan egin nahi badugu, aukeratu euskara hizkuntza goian eskuin aldean dagoen loturan.




2. Eskuineko zutabeko menuan, sakatu BUSCADOR loturaren gainean, eta bilatzailearen leihoa irekiko zaizu:

Kontuz! Goian, hizkuntzak agertzen diren tokian, www.navarra.es webgunearen bilatzaile orokorra daukazu, baina guk ez dugu bilatzaile orokor hori erabiliko.



3. Bilatzailearen leihoan, bilatu nahi duzun terminoa, hitza, hitz multzoa... Bilaketa pertsonalizatzeko aukera asko daukazu (iragarki osoan bilatu, izenburuan bilatu, udal jakin batean bilatu, atal jakin batean bilatu, dataren arabera bilatu... Esate baterako, concurso de méritos bilatuko dugu En todo el anuncio laukian idatzita. Bilatu nahi dugunak hitz bat baino gehiago badu, komatxo artean idatzi:






4. Bilatzaileak hainbat orri aurkituko ditu.



5. Sartu horietakoren batean: orri horretan aurkitu "concurso de meritos". Testuan non dagoen begiratu. Aldizkari Ofizialaren datari erreparatu, eta, aukeran, berriena aukeratu.



6. Aldatu orriaren hizkuntza: "euskara" aukeratu, orrialdearen goialdean, eskuineko aldean.




7. Gaztelaniazko hitza non zegoen gogoratu: toki bertsuan egonen da euskarazko ordaina.



Beste Aldizkari Ofizialetan ordainak bilatzea horren erraza ez bada ere, helbideak ezagutuz gero, egin daitezke bilaketak (aldizkariaren data kontuan harturik, hitzen araberako bilaketa eginik...). Hona hemen Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialen helbideak, hurrenez hurren. Euskal Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialak bi zutabetan (euskara-gaztelania) argitaratzen dituzte PDF formatuan, hortaz, PDF irakurgailuren batekin erraza da behar ditugun ordainak aurkitzea:


NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA


http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/


ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN ALDIZKARI OFIZIALA

http://web.alava.net/botha/Inicio/SGBO5001.aspx


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA


http://aplijava.bizkaia.net/BT00/BAO_BOB?idi=eu


GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALA



EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA


http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_00?E