Azterketa (erantzuna)

publicado a la‎(s)‎ 6 nov. 2011 1:13 por Jose Luis Ramos   [ actualizado el 8 jun. 2013 14:57 ]
Ikasleak euren artean eztabaidatzen ari zirela, batek esan zuen:
"ostiralean ezin digu azterketarik jarri berak ipinitako baldintza ez delako betetzen. Ostegunerako ez badugu egin, orduan ostirala baino lehenago jakingo genuke ostiralean dela azterketa eguna. Irakasleak esan zuenez, egunean bertan goizeko 8:00tan jakinko genuen egun horretan zela azterketa eta baldintza hau bete egingo zela nahitanahiez. Ondorioz, ostiralean ezin da izan."
Berehala beste ikasle batek:
"baina arrazoi berdinagatik ostegunean ezin da egin, asteazkenean ezbada egiten aurretik jakingo genuke ostegunean dela, zuk lehen esan duzunez ostiralean ezinezkoa baita. Berriz ere, irakaslearen araua apurtu egiten da."
Era honetan atzeruntz eginez ez asteazkenean, ez asteartean, ezta astelehenean ere azterketa ezin zela egin konturatu ziren.
Paradoja polita benetan, ez dakigu irakasleak nola hartu zuen ikasleen arrazonamedu hau; baina puntu positiboa bai merezi zutela.
Comments