"Truelua"ren problema (soluzioa)

A-k hiru aukera ditu:
  1. B-ri tiro egin hiltzeko asmoarekin
  2. C-ri tiro egin
  3. Kale egin nahita
Agian azkeneko aukera hau ez zaigu burutik pasa ere egin, baina, hala eta guztiz ere, komeni zaion estrategia horixe da, kale egitea nahita. Era honetan, B aurkariak hurrengo txandan C akabatzen saiatuko da, eta C akabatzen badu, hurrengo txandan A-k egingo du tiro; aukera izango du B hiltzeko. Baina, B-k ez badu asmatzen, hurrengoan C-k B aurkaria akabatuko du ziur berarentzako arriskutsuena delako, eta A-k aukera bat izango du C hiltzeko.
Ondorioz, hasierako tiroan kale egitea da  A-rentzako estrategiarik egokiena, irabazteko aukera gehien ematen diona baita.
Comments