Teniseko txapelketa (soluzioa)


Jokatutakoen eta galdutakoen kopurua ez al da berdina?

Kanporatua izateko partida bakar bat galtzea nahikoa da. Irabazle bakar bat dago, partidarik galdu ez duen bakarra; hau da, beste 127 jokalariek partida bat galdu dute, hain zuzen, jokatu diren partidak (127).

 2 jokalarik  parte hartzen dute: 1
 3 jokalarik  parte hartzen dute: 2
 4 jokalarik  parte hartzen dute: 3
 5 jokalarik  parte hartzen dute: 4
......................................................
 128 jokalarik  parte hartzen dute: 127

Orduan, 127 = 126+1 =6·21+1 denez, 6 partida jokatu behar dira astean (21 aste) eta azkeneko partida, finala, 22. astean.
 
 
 
Comments