Aurkezpena

Sites honek helburu xumea du:

Matematikaren itsasoan euskeraz badagoela murgiltzerik zinez sinestea eta horren alde egitea.


Baina horretarako ur putzuak, errekastoak, ibaiak,  lakuak, itsaso txiki, itsaso handi,...ozeanoak sortu eta askatu behar ditugu; denon artean, euskerak guztion bultzada behar du eta. Ea, apurka- apurka, euskarak Sarean duen presentzia ugaritu egiten den, baita matematikaren alorrean ere. Putzu txiki bat, besterik ez, izan nahi duen web orri honetatik matematika zipriztinak sakabanatzen ahaleginduko gara. Ea zertxobait buztitzen garen.




Bertan  apunte teoriko batzuk, ariketak (egiteko eta ebatziak), bideoak, bitxikeriak,  aldiro hazka egiteko moduko problemaren bat eta geroago horren erantzun posible bat, zenbait lotura interesgarri,...aurki ditzakezue.

Saiatuko naiz poliki-poliki gauza berriak sartzen.




Jose Luis