AZKEN BALORAZIOA!

Gaur , lau hilabete honetan egin  dugu lana azaltzeko aukera izan dugu.
 
Alde batetik, egokitu zaigun lanaren prozesua azaldu dugu eta beste aldetik prozesu hori nolabait antolatuta izateko sortu dugun Sites-aren aurkezpena. 

Horretarako, aurkezpen bakoitzerako aurretik erabilitako baliabide desberdinak erabili ditugu, modu honetan, guk  nahi genuen helburua lortu ahal izateko, hots, ikaskideen arreta eta kolaborazioa bultzatzea. 



Hona hemen, uzten dizkizuegu saio praktikoaren aurkezpenean ateratako zenbait argazki:











SAIO TEORIKOAREN AURKEZPENA:

Lehenengo aurkezpen honetan, eraikitako Sites-a aurkeztu dugu, honen  funtzionamendua, behatutako  talde bakoitzari buruz egindako hausnarketa txiki bat egitea izan da.

Hori dela eta, talde bakoitzak egindako ebaluaketa edo beraien lanaren inguruko informazioa jasotzeko aukera  izan zuten.

Aurkezpen hau egiteko, ez genuen baliabide berririk erabili, soilik Sites-a aurkeztu genuen.  Halaber, aipatzekoa da, lan honen presentazioa egiterako orduan, guk azken finean lortu nahi genituen helburuak jarraitzeak, lana aurrera ateratzeko lagungarria izan zaigula.


SAIO PRAKTIKOAREN AURKEZPENA:

Aurkezpen hau egiterako orduan, ez geneukan oso argi zer nolako aurkezpen mota egin behar genuen.


Azken finean, lortu nahi genuena klasekideen arteko eztabaida sortzea zen, beraien iritziak bereganatzeko baita ere. Horretarako, proposatutako galderak erantzun behar izan zituzten:

 

Hau dela eta, zerbait guztiz ezberdina egitea erabaki genuen jendearen arreta mantendu ahal izateko.

Modu honetan, aurkezpena egiteko 4 galdera proposatu genituen, Powtoon honetan ikus ditzakezuenak. 








Comments