2.TALDEA

Talde honen partaideak hauek dira:
 
  • Itziae Ortega
  • Ekai Prieto
  • Eloie Palazuelos
  • Josu Perez
Talde honi egokitu zaizkion testuak: Gaitasun digitala


 

Talde honi egokitu zaion gaia, aurrekoen bezalakoa izan da, konpetentzia digitala. Nahiz eta landu behar izan dituzten testuak ezberdinak izan, aurkezpenean emandako azalpenak eta pautak berdinak edo oso antzekoak izan dira.

Talde honek aurkezpena prezzi baten bidez ematea hautatu du. Azken taldea denez, gainerako ikasleak nahiko “desesperaturik” daude eta hauen atentzio falta nabaritu egin da. Gu ere nahiko nekatuta gaude klasea nahiko astuna izan delako eta ez garelako bakarrik adi egon behar, informazioa ere batu behar izan dugulako. 
Irakasleak atentzioa deitu behar izan du jendea isildu zedin eta hau nahiko penagarria iruditu zaigu. Horregatik uste dugu talde honek desabantaila handia izan duela aurkeztea tokatu zaien momentuagatik, baina hala ere, (urduritasun batzuk kontutan hartu gabe) ondo egin dute beraien lana.

Oso interesgarria iruditu zaigu, aurkezpenaren bukaeran gaiaren inguruko konponbideak aipatu dituztelako. Egia esan, aurreko taldeak arazoaren inguruan hitz egin dute eta inork ez du konponbiderik aipatu eta hori egiteak, horren inguruan bueltaka ibiltzea ekarriko digu.


Comments