Amara Berri

Amaraberri sistema, ikaslea ardatza izanik, eskola elkarte osorako hazkunde proiektua da. Sistemaren ezaugarriak aztertzeko, nolabaiteko aurkibide bat egin dugu errazago ulertzeko eta informazioa kudeatzeko.

1.       Eskolaren identitatea

2.      Helmuga

3.      Helburuak

4.      Metodologia

5.      Antolaketa

1.    ESKOLAREN IDENTITATEA

Eskola euskalduna, publikoa zein pribatua, berritzailea eta konpentsatzailea izango da. Aniztasunaren ardatzetik abiaturik, ezelango diskriminazio barik, maila kultural, sozial, ekonomiko desberdinetako gizakiei zabalik , aukera berdinak eskaintzen dituen eskola konpentsatzailea dugu, gizarte kohesioa eta integrazioaren ildoa sustatzen duena.

2.   HELMUGA

Eskolak azken helmuga gisa haurren garapen harmoniko eta orokorra bilatuko du: emozionala, soziala eta kognitiboa. Ikasle bakoitzak izaki globaltzat hartuko da eta izaten, bizitzen zein ikasten ahalbideratzen dituzten egoerak eta egiturak sortzen ahalbidetukoa da amaraberri sistema. Ondorioz, ikasleen ahalmen guztiak garatu nahi izango dira bizitzaren eremu guztiei aurre egin ahal izateko.

3.   HELBURUAK

Aurreko atalean aipatu dugun bezala, umeen garapen emozionala, soziala eta kognitiboak sustatzea du helburu, hortaz, bakoitza aztertuz joango gara eta ze alor barne hartzen dituen aipatukoditugu.

Garapen emozionala:
 Ikasleak dituen ezaugarri, gaitasun, muga eta aukeren kontzientzia hartzen joan dadila sustatuko da, identitatea eraikiz eta indartuz. Haurraren auto-konfiantza sendotu eta izaera ekintzaileak garatuko dira. Erabakiak hartzen ikasiko dute eta proiektuak egiteko zein aurrera eramateko gaitasuna landuko dute, bereziki zailtasunei aurre egiteko. Amaitzeko, nork bere buruarengan erreparatu eta emozioen onarpena eta erregulazioa landuko da, barne mundua eta afektibitatea nola adierazi beharko duten ikasteko. 

Garapen soziala
: Besteak onartu, baloratu eta jarrera diskriminatzaileak saihesten ikastea sustatzen da. Adiskidetasuna baloratu eta gozatzeaz gain, besteen iritziak errespetatzen eta haiek ikuspuntua defendatzeko gaitasuna garatuko dute. Harremanetan eta jarduera sozialetan gizarteko arauak eta ohiturak bete beharko direla jakingo dute, elkarbizitzarako behar diren gaitasunak landuz. Bakoitzaren eskubideen eta betebeharren kontzientzia garatuko dute eta demokrazian oinarrituko dira.  Elkar - eraginak ikasteko aukera batzuk eskainiko zaizkie, ekintzen bitartez eta amaitzeko, euskal errealitate kulturala eta soziolinguistikoa ezagutuko dute eta kultura edo arte-adierazpenak horien bitartez baloratu, ezagutu eta gozatuko dute; sentiberatasun artistikoa eta sormena garatuz.

Garapen kognitiboa
: Ikasten eta pentsatzen ikasiko dute haurrak. Jakin mina sortzeko, ikaslearen motibazioak eta interesak zabaldu eta areagotuko dira. Zailtasunak identifikatzen, planteatzen eta ebazten ikasiko dute, eguneroko bizitzan aplikatzeko. Jarduerak autonomiaz eta arduraz egingo dituzte, arreta, planifikazioa, lan eta ikasketarako teknika egokiak garatzen. Ikaskuntza prozesuan parte aktiboa hartuko dute, egindakoa baloratu eta hobetu behar dutenaz ohartuz. Ahozko eta idatzizko testu eta mezuak zuzen eta egoki ulertzeko, adierazteko eta edozein komunikazio egoeretan erabiltzeko gai izango dira. Eta azkenik, zientzia eta teknologiaren garapena ezagutu eta IKT-an trebatuko dira. 

4.    METODOLOGIA

Metodologiak helburuak lortzera zuzenduta dago eta ikasten dutena bizitzarako baliagarria izatea, etengabe ikasteko gaitasuna garatzea eta ikasle guztiek lorpenak jasotzeko aukerak eta laguntzak izatea ahalbidetu beharko du.

Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua. 
Ikasleen interesak kontuan hartzen dira, eguneroko bizitzaren egoera errealen edo simulazioak erabiltzen dira. Ikaste prozesu indibidualizatuari dagokionez, bakoitzak bere mailan eta erritmoan lana egin dezan ahalbideratu eta edukiak norberaren garapen mailan kokatzen dira, erronka erakargarriak eta dibertigarriak dituzten jarduerak egiten. Amaitzeko, atal honetan, kooperazioa bultzatzen da, talde lanak egiten dira eta norbere ideiak eta estrategiak azaltzeko aukera izango dute. 

Irakaslearen funtzioa eta esku-harmena.
 Irakasleak, ikasle bakoitzak ezagutzen du, konfiantza eta ziurtasuna emanez. Ikas prozesu osoan zehar, lagundu egingo die estimuluak eta autonomia bultzatzen, ondorioz, irakasleak gidariaren papera hartuko du.

Ikaslea ikaste prozesuan kokatzeko baliabideak.
 Lan metodoari dagokionez, aktibitatea aurrera eramango dute modu autonomo batean, zertarako egingo duten eta proiekzio soziala emango diote lanari, talde lanean harituko dira, hots, elkar eragina paper garrantzitsua beteko du eta ondoren, lana konpartituko dute. Autoebaluazioa garatuko dute, beraz, ebaluazioan inplikatuko dira eta amaitzeko, ikastetxearen antolamenduan parte hartuko dute, eskolako egoerak aztertu eta irtenbideak bilatuko dituzte. 

5.   ANTOLAKETA

Irakasleak. Irakasleen arteko talde lanak ezinbesteko garrantzia du programak osatu eta kudeatzeko, ikasleen jarraipena egiteko, eguneroko funtzionamendua aurrera eramateko eta eskolaren proiektuak burutzeko. Irakasleon formazioa ohiko bileretan parte hartuz gauzatzen joaten da. Erronka berriei aurre egiteko behar diren formazio egitura antolatzen dira.

Programak
. Programak ziklo osorako dira, helburua ikasle guztiak lorpenak jasotzeko aukerak areagotzea izanik: proposamen ugari eta dibertsifikatuak eskaini, bakoitzari aukera ematen bere erritmoanetaberemailanlanaegindezan. 

Taldekatzeak
. Lehen hezkuntzan taldeak ziklo bereko bi mailetako ikasleekin osatuta daude, aniztasuna eta elkar eta elkar-eragintzak areagotzeko eta rol ezberdinak bizitzen ikasteko. Pertsona eta talde ezberdinen arteko erlazio eta harremanak ahalbideratzeko eta lana egiten eta egindakoa konpartitzen ikasteko gela bakoitzean ikasleak taldeka jarduten dira. Gelak espezializatuta daude, bakoitzean arlo bat lantzen da, nagusiki, baina beste irakasgaien presentziarekin arloen arteko lotura eta curriculumaren osagarritasuna bilatzen da. Eta amaitzeko, arloetako eduki eta helburuak gelako langune ezberdinetan burutzen dira ( txokoetan)

Oinarrizko baliabide pedagogikoak
. Materialak anitzak eta komunak dira, mediateka da informazioaren iturburua, beraz ez dira testulibururik erabiltzen. Aktibitateak burutzerakoan sareko eskoletan sortutako materialak erabiltzen dira eta egindako lanak hedabideetan aurkituko dituzte; prentsa, irratia …

Comments