ORRIALDE NAGUSIA

BEHAKETA 1

Dokumentatzaileak prozesu osoaren bidean fijatu behar gara ez bakarrik eduki eta emaitzetan, gauza asko gertatzen dira prozesu horretan zehar eta hori behatu eta kontuan hartu behar dugu ere.


Hau da dokuentatzaileak, ez gara fijatu behar aurrean (arbelan) gertatzen  denarekin bakarrik, atzean edo eta erdian gertatzen denaren jabe edo behatzaile papera ere hartu behar dugu.

Alaitzek honako bi galdera hauek bota ditu, klase osoarentzat, baina batez ere dokumentatzaileentzat.

1- Zer egiten du irakasleak ?

Hezkuntzaren helburu printzipala, beste hitz batekin esanda; irakasle orok egin behar dutena, gure Durkheim lagun onak oso ondo kontatzen digu hurrengoko esaldi hontan:    

"Oraindik   gizarte-bizitzarako   heldu  gabe  daudenak   gizarteratzeko asmoz, pertsona helduek egiten duten ahalegina da hezkuntza. Hezkuntzaren helburua, gizarte politikoak  oro har eta gizabanakoari  dagokion ingurune hurbilak eskatzen dizkion gaitasun fisikoak, intelektualak eta moralak suspertzea da".

Baina irakasle edo behatzailearen lana ez da esaldi hontan laburtzen soilik. Irakasleak kriston lana dauka; etxean, gurasoekin, klasean auritatea ezarriz,... Gaur egun, gure gizartean, irakasleen lanari ez zaiola behar adina garrantzirik ematen bistakoa da. Hona hemen gehiago

2 - Espazioa eta denbora, ze momentuan konektatzen da jendea eta zeinetan ez. Zergaitik gure ikaskideak aurkezpena egiten dutenean ixilik gagoz eta Alaitzek hitz egiten dugunean ez ?

Uniberstitatea laborategi bat da, gatazkak konpontzen,.... beraz badakigu zaila dela klasekide guztien aurrean irakasle lana egitea, baina onartu beharra daukagu. Honek, eragin zuzena dauka gaur apresiatu ahal izan ditugun 5 aurkezpenetan.

BEHAKETA 2

Gaur jende gutxi etorri da klasera. Hala ere, klasea beti bezala eman da eta gure kideen aurkezpenei ekin diegu. Guztira 6 aurkezpen entzun ditugu eta hauen artean ezberdintasun handiak egon dira. Desberdintasunak mota askotakoan izan dira, bai gaiak, bai formatoak eta erabilitako euskarriak eta batez ere entzuleen eta ikusleen jarrera.

BEHAKETA 3

Gaurko saioan aurkezpenekin jarraitu dugu. Lehenengo taldea "Powtoon" bat prestatu du eta konpetentzia digitalei buruzko aurkezpena egin du. "Powtoon" hau berria izan da guretzat. Jendea oso adi egon da formato berria izanda.

Hurrengo taldea ere "Powtoon" bat prestatu du zeinetan ikusi izan dugu zelan erabili daitezkeen IKTak ikaskuntza estrategietan laguntzeko. Eta ikerketa lerro desberdinen azalpena.

Geratzen diren 4 taldeak dira gu dokumentatzaile gisa behatu behar ditugunak:

Hirugarren taldea bideo bat prestatu d youtubera igotzeko. Bertan hezkuntza eta IKTen arteko lotura ikusi izan dugu.

Hurrengo taldeak, berriz, eskola 2.0 ri buruzko "powtoon" bat prestatu dute eta blogak, wikiak eta abar nola erabiltzen diren azaldu dute.

Bukatzeko, azkenengo taldeak, eskolan erabiltzen diren IKTei buruz aurkezprn bat egin dute emaze praktikaren formatoaren bidez. Bertan hezkuntza tradizionala eta eskola 2.0ren arteko konparaketa egin dute.Waldorf sistemaren metodologiari buruz hitz egin dute deigarria egin zaielako IKTak adin txikitan sartzearen kontra daudelako. Galdera bat bota dute aurkezpenaren amaieran eta hau eztabaidatzea eta besteen iritziak entzutea ekarri du.