Sarrera

Web orri honetan Eibarko Berritzeguneko Matematika Mintegiaren lana aurkezten dizuegu.
Hasieratik Arrasate BHI eta Ipintza BHI institutuetako matematika irakasleen laguntza eta ahalegina eskertzekoa da. 2011-2012 ikasturtean  Mogel-Isasi BHI institutuko irakasle baten laguntza ere jaso dugu.
 
Gure xedea unitate didaktikoen hasiera eta aplikazio faseetarako baliabideak proposatzea da.
Antolaketa sinplea da. Ezkerreko zutabean Matematika programazioaren blokeak ikusten dira eta bakoitzean klik eginez mintegian ekoiztutako materialak eskura ditzakezue.
Lan honetan  ikasleen eta irakasleen baliabideak daude. Ikasleentzat proiektuen proposamenak eta irakasleentzat proiektu horien soluzioak.
Erabili dugun bibliografia:
- Anayako  DBHko testu liburuak eta osagarriak
- Ebaluazio diagnostikoaren item liberatuak. (Euskadi, Asturias...)
- Pisako item liberatuak
 
Iradokizunak  izanez gero, mesedez, bidali helbide honetara: lydia@eibarpat.net
Mila esker.