SARRERA

 IKASLERIAREN OINARRIZKO ARAUTEGI ETA IKASKETA

 

JARDUNBIDERAKO IRIZPIDEAK

 

 

Ongi etorriak 2014 -2015 ikasturtera.  Pertsona eta hezkuntza mailako esperientzien eremuan aurrera egiteko bitartekoa izango dela, bai ikasketa mailan, baita formakuntza mailan ere espero dugu.

 

IES ASTRABUDUA DBHI-n, Hezkuntza erkidegoa osatzen dugun 230 lagunek inguru lan egiten dugu: irakasleria, ikasleria eta administrazio eta zerbitzu langileria. Elkarbizitza bideragarria izan dadin behar-beharrezkoa da, jakintzagai bakoitzarenaz aparte, oinarrizko gutxieneko arauak ikastetxe osorako orokorrak kontuan izatea.

 

Institutua, ikasleak nagusi izateko prestatzen dituen ikastetxea da. Beraz, helburu hau lortzeko jarrera egokia bultzatu behar dugu: prestakuntza zientifikoaz gain, batez ere, gizartearen konbibentzirako gaitasuna izan dezaten irakasten da, etorkizunean lanpostu bat lortu ahal izan dezaten. Hau honela izanik, ikaslegoak jarraitu behar duen arautegia, ez da nagusiek lanpostuetan erabiltzen duten arautegiaz desberdintzen.

 

Emaitza hoberenak lortzeko ezinbestekoa da denon kolaborazioa. Hori dela eta, ikasleak eta gurasoak jakinaren gainean egon daitezen ikasturte honen hasieran gutxieneko arauak aurkezten ditugu gure jarduera antolakuntza ezin hobea izan dadin. Bistan denez, arau orokor hauek, ikasturtean zehar, tutoreak eta irakasgai desberdinetako irakasleak osatzen joango dira, ikasleek, beraz, irakasgai bakoitzeko iradokizunak kontuan hartuko dituzte ikasturtea aurrea ateratzeko.