JING: BIDEO TUTORIALAK EGITEKO PROGRAMA

Jing da pantaila kapturatzeko programa. Erreminta hau oso erabilgarria eta egokia da pantailan agertzen diren irudiak kapturatzeko (estatikoak zein dinamikoak -bideoak-), jarraian duzue tutorial bat:


Jing programaren erabilera oso erraza eta intuitiboa da, behin instalatuta egonda gure ordenagailuan, eta programaren ikonoaren gainean klikatuta (normalean, gure idazmahiaren izkinean), programak dituen opzio guztiak ikusiko ditugu.

Programa honekin, kapturak egiteaz gain, edita ditzakegu: testuak idatzi, rotulatu, ikurrekin markatu....Horrexegatik, oso egokia da tutorialak edo manualak egiteko. Gainera, gure grabazioetarako opzio ugari eskeiniko dizkigu: gure ordenagailuan gorde, Internetera igo.... Nola erabili jakiteko ikusi ondorengo bideoa:



Comments