Hankazpitako masajea


ZER DA REFLEXOLOGIA


Gure gorputza ispilatzen du hanka azpiak, eta bertan ditugun puntuak eskuz landuz gorputza eta bere
organoak berriz lanean jartzen ditugu beraien arteko oreka bila dezaten. Eta horrela gure gorputzeko gorabeherak
eta ezintasunak apaltzen saiatzen gara.

Gaur egun, gure artean gero eta ezagunagoa da sendabide hau,
nahiz eta 5.000 urte diren, orduko zibilizazioek hanka azpiaren puntuak ezagutu eta sendatzeko bideak lantzen hasi zirela.